Metroa gelditzeko Satorralaia Donostiako Bizilagunen mugimendua.- Atzo Kontxako estropaden lehenengo egunean Metroa gelditzea eskatzeko ekintza egin dute hamarnaka lagunek.
Kontxako hondartzaren erdian “METROA KONTXAREN AZPIAN? EROKERIA!” dioen pankarta jarri eta proiektu honen aurkako aldarria jendarteari helarazteko banderolak eskuetan hartuta kate-bat egin dugu. Kontxako paealekuan esku-orri informatiboak banatuko dira bestalde.
Jakina denez, Donostian metro bat eraikitzeko egitasmoak –hau da, hiriaren erdialdea eta Kontxako hondartza zulatuko lituzkeen “pasantea” delakoak— hautsak harrotu ditu aurten, Euskal Gobernuak azkenean obrak 2016an hasteko bere saialdian atzera egin behar izan duen arte. Bizilagunen oposizioa eta egitasmo honek hirian piztu duen desadostasun askotarikoa erabakiorrak izan dira zentzu honetan.
Orain, aurrera egiteko beharrezkoa izango da informazioa biltzen eta mobilizatzen jarraitzea, hain zuzen ere irailaren 25eko hauteskundeetatik aterako den Eukal Gobernu berriak metroaren pasantea gelditzea eta auzi honetan herritarrek erabakietan parte hartzeko bideak irekitzea lortuko badugu. Halaber, esku-orrian Metroaren Pasantearen aurka egoteko arrazoi asko direla gogoratu dugu.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 841 irakurketak
- Castellano