satoralaia

Euskara

Satorralaiak Donostiako Metro-pasantearen aurkako manifestazioa deitu du ekainaren 2an

Satorralaia bizilagunen mugimenduak Donostiako Metro-pasantearen aurkako manifestazioa deitu du ekainaren 2an, hain zuzen ere  Eusko Jaurlaritza obra hirian modu latzean hedatzen ari den egungo egoeraren larritasunari behar den indarrarekin erantzuteko. Egitasmoa atzera bueltarik gabekoa bihurtu nahian ari direla salatzen dugu.

Donostian Metroaren pasantea gelditzeko OHIZKANPOKO BATZAR DEIALDIA otsailak 8 ostegunean

Satorralaia bizilagunen mugimenduak datorren otsailak 8 ostegunean egingo den ohizkanpoko batzarrera biltzeko deitzen dizuegu Donostiako bizilagun eta talde sozial guztiei. Izan ere, Euskal Gobernuak ekintza burutuen politika ezarri asmoz Metroaren obrak hasi ditu, eta egoeraren larritasunaren aurrean herritarren erantzuna bultzatu behar dugu.

Metroaren pasanteari buruz OSOIGO ekintza babesteko deia

OSOIGOk ekintza berri bat martxan jarri du Gipuzkoako Batzar Nagusietako 5 politikarik honako galdera erantzun dezaten eskatzeko:
Metroaren pasantearen inguruan  herritarren iritzia ezagutzeko helburuarekin, prozesu parte-hartzaile bat irekitzeko prest egongo zinakete?

Galdera honako politikariei zuzenduta dago: Markel Olano (EAJ/PNV), Xabier Olano (EH Bildu), Patricia Gete (Podemos), Juan Caros Cano (PP) eta Denis Itxaso (PSOE).

Satorralaiak Diputaziotik Udaletxera Martxa deitu du abenduaren 20ean partehartzearen alde eta Metroaren inposaketaren aurka

Satorralaia bizilagunen mugimenduak abenduak 20 asteazkenean Diputaziotik Udaletxera Martxa deitu du, hain zuzen ere egun horretan bilduko den Donostiako Udal-Plenoari Metroaren pasantea geldiaraztea eta auzi honetan herritarren partaidetzari bideak ireki daitezen exijitzeko.

Orriak

RSS - satoralaia-rako harpidetza egin