Satorralaia bizilagunen mugimenduak datorren otsailak 8 ostegunean egingo den ohizkanpoko batzarrera biltzeko deitzen dizuegu Donostiako bizilagun eta talde sozial guztiei. Izan ere, Euskal Gobernuak ekintza burutuen politika ezarri asmoz Metroaren obrak hasi ditu, eta egoeraren larritasunaren aurrean herritarren erantzuna bultzatu behar dugu. Hau da, gaurkoan inoiz baino gehiago, jendartean arbuio zabala jasotzen duen Metroaren pasantea geldi dezaten exijitzeko mobilizazio eta ekimen berriak abian jartzea behar-beharrezkoa da. Helburu hori aurrean, datorren osteguneko batzarra arratsaldeko 7etan “Karmeliten” parrokiako zine aretoan egingo dugu (Easo eta Pedro Egaña kaleen izkinean, EuskoTrenen ondoan). Zuen partehartzea espero dugu beraz, baita zuen inguruan deialdia zabaltzeko eskatu ere.
Metroaren pasantea gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimendua
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1164 irakurketak
- Castellano