satoralaia

Euskara

8.916 donostiarrek sinatu dute Metroaren “pasantea” gelditzeko eta herri galdeketa bat egiteko eskaera

“Satorralaia” bizilagunen mugimenduak 8.916 donostiarren sinadura entregatu ditu gaur Gipuzkoako Diputazioan, Donostiako Metro “pasantea”ren edo igarobidearen auzian herri galdeketa bat egin dadin eskatzeko. Sinadura horiek, halaber, Eusko Jaurlaritzari zuzenduko dizkiogu, egitasmo hori geldiaraztea eta Donostiak behar duen garraio ereduaren inguruan erabaki prozesu partehartzaile bat irekitzea eskatzeko.

70 pertsonalitatek Donostian metroaren egitasmoa gelditzea eskatzen duen Manifestuarekin bat egin dute

Gizarteko arlo ezberdinetan (kultura, kazetaritza, unibertsitatea…) aritzen diren 70 pertsonalitatek Donostiako metroaren proiektua geldiaratzea eskatzen duen  Manifestua izenpetu dute.

Manifestazioa ekainak 18an: Metroa Gelditu, herriari galdetu / STOP pasante del metro, consulta popular

Data: 
Larunbata, Ekaina 18, 2016 - 12:00 -tik Igandea, Ekaina 19, 2016 - 11:55 -ra
Non: 
Easo plaza -Donostia-

Metroa gelditzeko “Satorralaia” bizilagunen mugimendua.- Joan den urteko abenduan, kalera atera ginen Donostiako metro “pasantea” edo igarobidearen proiektua gelditzea eskatzeko, egitasmo hori beharrezkoa ez delako.

Donostian Metroaren proiektua salatzeko ekintza informatibo ikusgarria egin dute Kontxako hondartzan

Satorralaia.- Donostian metroaren priuiektua salatzeko ekintza informatibo ikusgarria egin dute larunbatean harmarnaka lagunek Kontxako hondartzan. Eguerdiko 14'30etan bildu eta  Metroaren proiektuak Kontxako hondartzaren azpian egiten duen 300  metroko ibilbidea bertan irudikatu edo bistaratu dugu, azpiegitura honen aberrazioaz ohartarazteko.

Donostian Metroaren egitasmoa gelditzeko banderolak balkoietan, sinadura bilketa eta manifestazioa

Metroa gelditzeko Donostiako “Satorralaia” bizilagunen mugimendua.- Donostian Metroaren proiektua gelditzeko “Satorralaia”  bizilagunen mugimenduak datozen asteetan hainbat ekimen antolatu ditu,  hirian desadostasun zabala pizten duen egitasmo hori geldiaraztea eskatzeko.

Orriak

RSS - satoralaia-rako harpidetza egin