Gizarteko arlo ezberdinetan (kultura, kazetaritza, unibertsitatea…) aritzen diren 70 pertsonalitatek Donostiako metroaren proiektua geldiaratzea eskatzen duen Manifestua izenpetu dute. Gaur goizean Donostiako udaletxearen atarian egindako agerraldian aurkeztu den manifestuak, hain zuzen, Donostian metroaren igarobidearen proiektua geldiaraz dezala eskatzen dio Eusko Jaurlaritzari, eta ireki dezala informazio eta parte-hartze prozesu garden eta oso bat, herritarrek eztabaidan eta erabaitekan parte hartzeko aukera izan dezaten.
Satorralaia bizilagunen mugimenduak dietuta datorren alrunbatean Donostian manifestazioa egingo dela gogoratzen dizuegu, “Donostian Metroa Gelditu, herriari galdetu!” lelopean, eguerdiko 12etan Easo Plazatik abiatuta.
Manifestua:
Donostian METROAren proiektuari STOP (beranduegi izan baino lehen)
Eusko Jaurlaritzak iaztik Donostian Metroa eraikitzeko proiektua zein modu ilunean eta arrapaladakoan berriro daraman ikusita, behean sinatzen dugunok zera adierazi nahi dugu:
Ulertzen eta partekatzen ditugu bizilagunek dituzten kezkak Metroa egiteko lanek hirian eragingo lituzketen ondorio kaltegarriak direla medio.
Ulertzen ditugu egitasmo honen aurka dauden herritarrak, proiektuaren kostua milioi askokoa izango delako, eta baliagarritasuna, berriz, zalantzazkoa.
Ulertzen ditugu ingurumen sailburu den Ana Oregiren hitzak, 2013an egitasmo hau “faraonikotzat” jo zuenean. Esan zuenez, “gobernuak ezin du indarrez nahi duena inposatu. Udalarekin, Diputazioarekin eta hiritarrekin mahai batean eseri beharko dugu, denon artean Donostiarako garraiobiderik egokiena zein den pentsatzeko”.
Aldiz,
Ez dugu ulertzen zergatik gaur egun agintari politikoek informazioa zabaltzeari eta hiritarrekin eztabaidatzeari uko egiten dioten.
Ez dugu ulertzen zergatik ari diren presaka, eta zergatik uko egiten dioten irtenbide merkeagoak eta osasunerako hobeak bilatzeari.
Ez dugu jasan nahi erremediorik ez duen egoerarik, beranduegi delako.
Horregatik,
Eskatzen diogu Eusko Jaurlaritzari geldiaraz dezala Donostian Metroko igarobidearen proiektua, eta ireki dezala informazio eta parte-hartze prozesua, eta hau publikoa, gardena eta osoa izan dadila.
Eskatzen diegu halaber politikari eta inplikatutako erakundeei ireki ditzatela bideak herritarrek parte hartzeko eta erabakiak hartzeko aukera izan dezaten.
Eskatzen diogu, azkenik, partaidetza eta gardentasuna, herritarrontzat konponbiderik onena bila dadin.
Euskal gobernua bera da Demokraziaren eta Partaidetzaren Liburu Zurian honako hau dioena: herritarren partaidetza osagai nagusietako bat da gobernamendu berri honetarako.
Metroari STOP manifestuari atxikimenduak:
Mariano Ferrer (kazetaria)
Jose Luis Zumeta (pintorea)
Jose Allende (EHUko irakalsea)
Luis Irizar Zamora (sukaldaria)
Ander Gortazar (arkitekoa)
Begoña del Teso (kazetaria)
Koldo Almandoz (zinegilea)
Sabino Ormazal Elola (ikerlaria)
Unai Fernandez de Betoño (EHUko irakaslea)
Alfonso Sastre (dramaturgoa)
Koldo Izagirre (idazlea)
Joxe Agustin Arrieta Ugartetxea (idazlea)
Juan Mari Irigoyen (idazlea)
Ixiar Rozas (idazlea)
Jose Angel Irigaray Imaz (idazlea)
Pako Sudupe (idazlea)
Juan Luis Zabala (idazlea)
Iñaki Antiguedad (EHUko irakaslea)
Iñaki Barcena (EHUko irakaslea)
Mario Zubiaga (EHUko irakalsea)
Pilartxo Etxeberria (EHUko irakalsea)
Fito Rodriguez (EHUko irakalsea)
Baleren Bakaikoa (ekonomilaria)
Nekane Jurado (ekonomilaria)
Marisol Bastida (ekonomilaria)
Mikel Aramendi (kazetaria)
Pello Zubiria (kazetaria)
Iñaki Petxarroman (kazetaria)
Unai Brea (kazetaria)
Mikel Garcia (kazetaria)
Miguel Castells (abokatua)
Juana Aranguren Rica (abokatua)
Ander Azkargorta Anabitarte (abokatua)
Carmen Rizo (abokatua)
Margarita Martin (metereologoa)
Xabier Peñalver (arkeologoa)
Carlos Taibo (Zientzia Politikoen irakaslea)
Josu Larrinaga (EHUko irakaslea)
Zigor Etxeburua (euskalgintza)
Paulo Iztueta (euskalgintza)
Beñat Gaztelumendi (bertsolaria)
Iñigo Aranbarri (idazlea)
Oier Etxeberria (kultur eragilea)
Detritus (pintorea)
Xabier Rubio (biologoa eta naturzalea)
Markel Ormazabal (soziologoa eta idazlea)
Jakue Pascual (soziologoa)
Maria Luisa Lourés Seoane (soziologoa)
Fernando Díaz Orueta (soziologia irakaslea)
Jesus Manuel Iribar (Dbus-ekoKurpil sindikatuko lehendakaria)
Josu Tellabide (Donostiako historia eta toponimiaren azterlaria)
Iñaki Segurola (filologoa)
Ramon Agirre (aktorea)
Luis Gereka (mediku neurol.)
Teresa Lopez de Muniain (aktorea)
SantiAntero (Txan magoa)
Luismi Uharte (EHUko irakalsea)
Pello Errazkin Esponda (arkitektoa)
Andoni Egia (Hiritik At-eko kidea)
Rosa Garcia (Donostialdeko Stop Desahucios mugimenduko kidea)
Xabier Etxeberria (Duintasuna Elkartea)
Joseba Tapia (musikaria)
Mikel Garcia (kazetaria)
Jon Mikel Fernandez (kazetaria)
J.L. Esarte Goiena (injeniaria)
Maite Berazadi Larrea (administ.)
Lola Valverde (historialaria)
Ganix Larratxe Arretxea (Irún udal- arkitekto ohia)
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1003 irakurketak
- Castellano