Donostian Metroaren proiektua salatzeko ekintza informatibo ikusgarria egin dute Kontxako hondartzan

Satorralaia.- Donostian metroaren priuiektua salatzeko ekintza informatibo ikusgarria egin dute larunbatean harmarnaka lagunek Kontxako hondartzan. Eguerdiko 14'30etan bildu eta  Metroaren proiektuak Kontxako hondartzaren azpian egiten duen 300  metroko ibilbidea bertan irudikatu edo bistaratu dugu, azpiegitura honen aberrazioaz ohartarazteko. Hortarako "METROARI STOP" dioten 60 banderola jarri ditugu hondartzan Metroaren proiektuaren ibilbidean, baita "METROA KONTXAREN AZPIAN...EROKERIA!" "UN METRO BAJO LA CONCHA...¡QUE LOCURA!" zioten bi pankarta luze jarri ere. Halaber, Metroaren proiektuak hondartzaren azpian zien sakoneran doan informatuz kartelak jarri dira. Jendeak harriduraz hartu du ekintza eta Donostian metroaren proiektua gelditzeko sinadurak bildu eta informazioa banatu da Kontxako Erlojuetran. Arratsaldeko 18'15etan, eguraldia gaiztotu eta ekintzari amaiera eman diogu.

Manifestazioa egingo da ekainaren 18an, Donostian Metroaren egitasmoa gelditzea eta gure hiriak behar duen garraio-ereduaren inguruan eztabaida eta erabaki prozesu partehartzaile bat ireki dadin eskatzeko.

Metroa gelditzeko Donostiako “Satorralaia” bizilagunen mugimendua

Etiquetas: