Bidasoako eskualdea erreferente gastronomikotzat egonkortu da pintxoei esker

Bidasoa eskualdeko ostalaritza establezimenduek pauso garrantzitsuak ematen jarraitzen dute, lurraldea erreferente gastronomiko bihurtu dadin pintxoei esker.

Zehazki, Gorka Souto eta Martín Merino, Sardara tabernakoak, Euskal Herriko pintxo txapelketa irabazi dute “Barbalada” pintxoarekin; Bixente Muñoz eta Erika Medina, Gran Sol-ekoak, herri epaimahaiaren saria jaso dute “Lingote de pato” pintxoari esker; Danontzatek, Gorka Irisarrirekin , “Sardinatraka” pintxoak berrikuntza saria jaso du; Danakoko, David Rodríguez eta Naiara Abando, finalera iritsi ziren “Non dago melokotoia” pintxoarekin.

Bestalde, Kai Zaharrako, Iosu Carriónek, Hondarribia ordezkatu du “Erdi aroko IX. Pintxo eta aperitibo lehiaketan”. Pasa den asteburuan Consuegran ospatu zen. Aurkezturiko pintxoa “Ostra de Bacalao” izan da.

Azkenik, Danakoko, David Rodríguezek; Gran Soleko, Erika Medina eta Iñigo Tizonek; eta Félix Mansok, Valladolideko Pintxo Lehiaketa Nazionalean parte hartu dute.

Bidasoa Biziriketik, establezimendu hauen lana bultzatu eta sustengatzen du Euskadi Gastronomika bezalako proiektuetan. Iniziatiba honen helburu nagusia gastronomi turismoaren lidergoa egonkortzea eta bermatzea da. Baita ere, produktu turistiko enogastronomikoa garatzea ere helburu du, kultur potentzial guztiari batuaz. Hortaz, bikaintasuna bilatu eta establezimenduen esfortzu eta lana eskertzea.

Etiquetas: