Enpresa industrialen sormena, bigarren urtez, IrunLab industriarekin

Irungo Udalak, Bidasoa Biziriken bitartez, IrunLab Industria programa gauzatzen dabil, bigarrenez. Prozesu honetan Irungo industriako bost enpresek eta inguruko zerbitzuek sormena sustatzeko ekintzak gauzatu dituzte. Antolakuntza eraberritze proiektuetan artista eta sortzaile ezberdinek parte-hartuko dute, metodologia abangoardistak aplikatzen.

Asteartean, azaroak 8, Irun Factory-n enpresa parte-hartzaile ezberdin, artista eta sortzaileak batu dira. Bertan, gauzatzen dauden proiektuak bateratu dituzte.

Proiektuak
Alcad + Mikel Morlas
Alcad IrunLab industrian 2015. urtean parte-hartu zuen berrikuntzaren enpresa barruko kultura sustatzeko; aurtengo edizioan parte hartzea erabaki du, aurreko urtean hasitako prozesua indartzeko. Azken urtean gauzatutako aurrerapenak aztertu eta aurreko edizioan diseinatutako ekintzek sortu dituzten arazoak zabaldu ditu. Lan dinamiketan langileek meme-ak sortu dituzte, informazioa emateko eta parte-hartze espazioak sortzeko. Lan guztiekin akzio zehatzen katalogo bat sortu da. Aurten lan joera berdinekin jarraitu da.

Conatec + Vicente Arlandis
Conatec-en erronka nagusia enpresa barruko barne komunikazioa hobetzea da. Vicente Arlandisek esperientziak partekatu eta bateratzeko prozesua planteatu du. Lan sesioko departamentu ezberdinetako bost pertsona paseatzera irteten dira ezagutzeko, partekatzeko edo aurrera eraman daitezkeen akzioak zirriborratzeko.
Ricardo Monsalve, Conatec-eko gerenteak, positiboki ebaluatu du iniziatiba: “Iniziatiba oso ona iruditzen zait eta enpresentzat guztiz erabilgarria. Enpresan etxean baino ordu gehiago pasatzen ditugu eta pertsona askorekin elkarbizitzen dugu. Pertsonen parte-hartzea sustatu nahi dugu eta enpresaren zatia direla sentiaraztea.

Fercam + Albert Soler
Fercamen erronka estresa gestionatzeko herramintak bilatzean  eta taldea sortzean datza. Egunerokoan aktibatu daitezkeen errutina azkarrak sortu dira. Erreflexiora gonbidatzen dute errutinek eta gorputz eta emozioetan oinarritzen dira.

Woco + Mikel Morlas
Wocoren erronka langileen arteko parte-hartze sistema bat diseinatu eta prototipatzean datza. Mikel Morlasek enpatia eta konfidantza landu zuen. Aldi berean, langileen artean parte-hartze prozesu bat zabaldu da, erakundearen ahaldundtzea sustatzeko.

Microcom + Intact Telepresence
Microom-ek produktu teknologikoak aurreratuak eta publiko ezberdinentzako ak dira. Erlazio komertzialak, ordea, ingeniaretan zehazten da eta arazo honetan oinarriturik, Telepresencek Microcomen produktuak gerturatzeko metodologia planteatu du.

Garapena
Sormen akzioak gauzatuta enpresen antolaketa modeloen eta lan egiteko moduen hobekuntza sustatu nahi da. C2+ i S.L / Conexiones Improblables enpresan oinarritu da Bidasoa Bizirik

Pausoak hurrengoak izan dira: Lehenik, Bidasoa Bizirikek parte-hartzaileak aukeratu zituen. Enpresak aukeratu ostean, c2+i/Conexiones improbables ikerketa eta ko-kreazio prozesuak garatuko dituzten sortzaile eta artistak aukeratu ditu. Aukeraketan pentsamendu kritikoa, dibertsitatea eta sormen pentsamendua kontuan hartu da. Modu honen bitartez taldeak eta sormen inguruak sortu dira,

Ondoren, artista eta sortzaileak eta enpresen artean kolaborazio dinamikak hasi dira. Ezagutu ondoren, behar eta errealitateen araberako berrikuntzak batera pentsatu dira.

Proiektu hau uztailak 12 an hasi zen eta azken hilabeteetan lau lan sesio gauzatu dira enpresa eta sortzailearen artean. Azaroak 8an emaitzen aurkezpena gauzatu da.

Azken urteetako Industria sormena
Irungo Udalak eta Bidasoa Bizirikek IrunLab programa 2015. Urtean gauzatu zuten lehenengoz. Bertan, Alcad, Comdiflex eta Iturria Industrial enpresek parte hartu zuten. Esperientzia guztiz positiboa izan zen hiru enpresentzat.

Azken lau urteetan sormenezko bost Mikro sesio (2 hilabeteko iraupena) gauzatu dira. Bertan, artista eta sortzaileek Irungo komertzio eta enpresa ttipiekin erlazioak sustatu dituzte.

Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiak ko-finantzatu du, sozialki ardurduna den sustapen programaren baitan.

Etiquetas: