Bidasoa bizirik.- Gaur, ekainaren 14an amaituko da enpresetara Adimen Lehiakorra hurbiltzea helburu duen proiektua.
Adimen lehiakorra garrantzizko informazioa biltzeko eta aztertzeko prozesua da, erabakiak hartzerakoan kontuan hartua izan dadin. Horrela, informazioa jaso, aldaketa seinaleak garaiz identifikatu eta nabarmentzeko berritu daitezke enpresak, lehiakorra izaten jarraitzeko eta emaitzak hobetzeko. Azken finean, bilakaera enpresarialeko etorkizuneko erronkei arrakastaz aurre egitea ahalbidetzen duen tresna da.
Helburu horien bila, Irungo eta Hondarribiko sektore ezberdinetako 20 enpresa eta entitate izan dira parte hartzaileak. Horietatik, gehienek produktu propioa dute. Enpresek planteatutako beharretara egokitu dira tailer ezberdinak. Landu beharreko gaiak zehazteko, enpresen iradokizunak kontuan hartu eta Zentro Teknologikoetako teknologoen beharrak aztertu dira (Lortek, Tekniker, Ideko).
1.go tailerra
Urtarrilaren 27an proposamenaren baitan kontuan hartzen diren sektoreen inguruan enpresak informatu eta sentsibilizatu ziren.
Urtarrilaren 28an informazioa bildu zen, garapen teknologikoari dagokionez enpresek duten egoerari eta Zaintza Teknologikoaren eta Adimen Lehiakorraren inguruan izan dituzten esperientziei buruz.
Otsailaren 24an Adimen Lehiakorraren mundura gerturatzeko saioa egin zen, Adimen Lehiakorra erabili duten enpresen kasu errealen bidez.
2.tailerra
Martxoaren 16an, Adimen Lehiakorraren prozesuari ekiteko aplikazioak deskargatu zituzten enpresek, haientzat tailerra ahalik eta praktikoena izan zedin. Tailerra bukatzerakoan, prozesu hori haien kabuz egin zezaten adierazi zitzaien, hurrengo tailerrean edozein zalantza modu pertsonalizatuan argitu ahal izateko.
3.tailerra
Apirilaren 13aren eta maiatzaren 16aren artean, bakarkako saioak egin ziren, eta pertsonalizatutako kontsultak argitu ahal izan ziren.
4.tailerra
Ekainaren 14an. Proiektua ixteko modu gisa, Urola S.Coop eta Danobat enpresek haien esperientzia azaldu dute, adimen lehiakorrari dagokionez.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1830 irakurketak
- Castellano