Hainbat taldek protesta-kontzentrazioa egingo dute asteazkenean Donostian “Demokrazia Zuzen Modernoari buruzko Foro Globala” dela eta Udaletxean egingo den hasiera ekitaldian

Hainbat taldek eta herri mugimenduk protesta-kontzentrazioa egingo dute datorren asteazkenean, arratsaldeko 6’30etan Donostiako udaletxearen aurrean, hain zuzen ere egunotan Donostian egingo den “Demokrazioa Zuzen Modernoari buruzko Foro Globala”ren hasiera ekitaldian ozenki adierazi nahi dugulako ez gaudela prest Donostian herritarren parte-hartzea eredugarria dela onartzeko, ezta gure hiria “Demokraziaren Munduko Hiriburua” dela onartzeko ere, Udal Gobernuak jardunaldi hauen aurkezpenean lotsagabeki dion moduan. Hori dela eta, hainbat taldek protesta-elkarretaratzea egingo dugu kongresu horren hasiera ekitaldian, Udaletxearen aurrean honako salaketak eta aldarrikapenak entzunarazteko:
    -Satorralaia bizilagunen mugimenduak “METROA DONOSTIAN: NON DA PARTE-HARTZEA? INPOSAKETA DA!” dioen pankarta eramango du, hirian desadostasun zabala pizten duen egitasmo honen inguruan parte-hartzeko biderik ez dagoela eta instituzioek herritarrei kontsulta egiteko inongo borondaterik ez daukatela salatzeko.
    -Errausketaren aurkako Mugimenduak kontzentratzera dei egin du, erraustegia gipuzkoarron osasunarentzat kaltegarria eta dirutza handia kostatzeaz gain, Foru Aldundiak gizarteari inolako konstultarik egin gabe aurrera eraman nahi duelako. Nahiz eta gizarte mugimenduetatik behin eta berriro eskatzen ari garen denon partehartzea eta adostasuna beharrezkoak direla hondakinen kudeaketan, Gipuzkoako Foru Aldundiak parte-hartze izenarekin erraustegiaren propagandarako jardunaldi batzuk antolatu ditu (interbiderik onena), errausketaren aldeko adituekin soilik.
    -Donostialdeko STOP DESAHUCIOS plataformak ere kontzentraziora deitu du, eta “POR EL DERECHO A UNA VIVIENDA DIGNA Y ASEQUIBLE, STOP A LA ESPECULACION” leloarekin kartelak zabalduko ditu. Gure hirian nozitzen dugun ETXEBEZITZEN eta HIGIEZINEN ESPEKULAZIOA salatuko du, bai finantza-burbuilak eragindakoa eta bai azken aldian apartamendu turistikoen fenomenoak alokairuzko merkatuan areagotu duen espekulazioa, Donostia berriro ere estatu osoan alokairu garestienak dituen hiria bihurtuta. Espekulazio horren ondorioz etxebezizitza bat ordaindu edota alokatu ezin duten milaka donostiar hiritik kanporatuak dira.
    -SOS Miracruz 19 taldeak ere kontzentrazioan partehartuko du, “EZ BOTA MIRACRUZ 19” pankartarekin.
    -Eleak-Librek bat egiten du deialdiarekin eta Mozal Legea salatuz pankarta eramango du.
    -LAB sindikatuak eramango duen pankarta hauxe izango da: “DONOSTIA KAPITAL MUNDIAL DE LA PRECARIEDAD”.
    -Irabazi Donostia taldeak bat egin du elkarretaratzearekin, sozietate publikoetan jasaten den gardentasun falta eta duela aste gutxi Anoeta Kiroldegia-ren administrazio kontseilutik bere taldea kanporatuz PNV-PSOEren udal gobernuak egin duen jauntxokeria (“cacicada”) salatzeko.
    -Halaber, EH Bildu eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako Podemos-Ahal Dugu taldeetako zenbait ordezkari bilduko da elkarretaratzera.

Etiquetas: