Bidasoa Bizirik-ek antolatutako sukaldaritza ikastaroa

Profesionaltasun Ziurtagiria duen eskualdeko lehen sukaldaritza ikastaroa antolatu dute Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik-en bidez. 2015eko urrian hasi zen, Lanbideren finantziazioa jasotzen du, eta langabezian dauden pertsonei zuzenduta dago.
Zenbait helburu ditu ikastaroak: Bidasoa eskualdean garrantzitsua den sektore batean enplegua lortzeko aukerak handitzea, eta tokiko produktuari balioa ematea.
730 ordu praktiko izango ditu ikastaroak, eta enpresetan egindako praktikak egongo dira osagarri modura. Guztira, 12 ikasle ari dira parte hartzen.
Sukaldaritza profesionalean trebatzeaz gainera, jarduera osagarriak programatzen ari dira, Irungo eta Hondarribiko gastronomiarekin lotutako baliabideak ezagutzeko asmoz. Sukaldariaren lanbideak eskatzen duen exijentzia profesional handiari aurre egiteko baliagarriak dira:
  - Hondarribiko azokara bisita, tokiko produktua ezagutzeko asmoz. Danontzat Gastrotekako Gorka Irisarrik zuzendua. Ondoren, azokan bildutako produktuen prestaketa, Danontzat Gastrotekan.
  - San Migeleko merkatuko harategira eta arrandegira bisita.
  - Mendibileko merkatura bisita. Proba teoriko-praktikoak.
  - BM/Netto Supermerkatuko gazten sekziora bisita.
  - Atalaia jatetxera bisita, Ignacio Muguruza sukaldariaren eskutik.
  - Ausolan katering janari enpresara bisita.

2016rako erronkak
2016an zehar, antzeko jarduerak egiten eta eskualdeko sukaldariak gonbidatzen jarraituko dute, ikasleekin haien ezagutzak eta esperientzia elkarbanatu ditzaten. Tokiko ekoizleek nola lan egiten duten ere ikasiko dute parte hartzaileek, eta bisitak egingo dituzte katering sukaldeetan, ostalaritza establezimenduetan etab.

Ordu teoriko-praktikoen eta ostalaritza sektoreari eta agroelikadurako ekoizpenari buruz jasoko duten formazioaren helburua da ikastaroan parte hartzen dutenak sukaldaritza profesionalerako gaitzea.

Sektore estrategikoa
Bidasoa eskualdean garrantzia handia duen sektoreetako bat da ostalaritza. 522  establezimendu daude guztira, eta horietako batek Michelin izarra du.

Aurrekariak, eta harremana duten beste proiektu batzuk
Bidasoa Bizirik aspaldidanik dabil lurraldeko produktuari balioa emateko lanean. InnovMugabe 2x2 programaren baitako “gureGOURMET” proiektuan, 120 kontsumitzailek haien iritzia eman zuten, eta parte hartu zuten enpresen agroelikadurako produktuak baloratu zituzten. Bertan, enpresek izan zezaketen behar bat antzeman zuten. Horren harira sortu zen Agro Design Pack proiektua. Bestalde, Agroelikadurako II Foroan, parte hartzaileak harremanetan jarri ziren Frantziako enpresekin. Agroelikaduraren sektorearekin lotutako beste ekintza batzuk ere egin izan dira: lurraldeko ekoizleen informazio liburuxka bat argitaratzea, eskualdeko profesionalen bidez tokiko produktua lantzeko jarduerak. Esperientzia turistikoak izena du programa horrek.

Etiquetas: