Ezker Anitza-Izquierda Unidak berdintasunerako ordenantza egiteko eskatzen du

Ezker Anitza-Izquierda Unidako Irungo Asanbladako kideok, zera
 · ADIERAZTEN DUGU:
     - Nahiz eta III Berdintasun Planak berdintasunerako ordenantza bat egiteko asmoa azaldu, ez dela oraindik aurrera pausurik eman. Egoera hori salatu nahi dugu.
     - Berdintasunerako ordenantza batean oinarritutako ekimenak egonkorrago izango liratekeela, eta ez liratekeela udal gobernuko aldaketa baten menpe izango.
     - Berdintasunerako ordenantza batek ekimen horiek burutu ahal izateko aurrekontu-zuzkidurak egitera beharko lukeela Irungo Udala.
     - Irabazi koalizioaren bidez ordezkaritza duen udalerritan, Ezker Anitza-Izquierda Unidak berdintasunerako ordenantza bat egin eta onestea eskatu duela (adibidez, Donostian).

Horregatik guztiagatik, zera:

 · ESKATZEN DUGU:
     - Udal Gobernuak berdintasunari zor zaion garrantzia eman diezaiola, eta berdintasunerako ordenantza bat egiteko eta onesteko prozesua abian jar dezala.
     - Udal Gobernuak prozesu hori elkarte feminista eta gaur egun Udal-ordezkaritzarik ez duten talde politikoei ireki dezala.
     - Gure eskaria Irungo Udalan ordezkaritza duten gainerako talde politikoei helaraztea.

Etiquetas: