Ezker Anitza-Izquierda Unida

Euskara

Ezker Anitza – Izquierda Unidak Irungo salmenta ibiltariari buruzko udal-ordenantza Europar Parlamentura eramango du

Pasa den ekainean, Ezker Anitza-IUren alderdikideak, IUren eurodiputatua den Paloma Lópezekin batera, bilera bat izan genuen, gure Irungo egoitzan, euskal saltzaile ibiltarien kolektiboekin. Hauek Irungo udalak aurrera daraman salmenta ibiltaria arautzeko ordenantza berriarengatik diskriminatuta ikusten dute euren burua, ez baitu kontuan hartzen saltzaileen antzinatasuna lizentzia berriak eskatzerakoan.
 

Irungo Ezker Anitza-IUk Berdintasunezko Alardeari bermea adierazten dio eta San Martzialetan sexu erasorik ez egotea desiratzen du

Ezker Anitza-IUren Irungo asanbladak Berdintasunezko Alardeari bermea adierazi dio eta 2017ko San Martzialak sexu erasorik gabeko giroan garatu daitezela desiratzen du.

Ezker Anitza-IUk berdintasun ordenantza egitea eskatzen du

Aurtengo apirilaren 26an, Irungo Ezker Anitzako asanbladak berdintasun ordenantza egiteko eskaria aurkeztu zion Udalari. Erantzuna sei hilabete beranduago jaso genuen.

Eskari horretan zera adierazten genuen: nahiz eta III Berdintasun Planak berdintasunerako ordenantza bat egiteko asmoa azaldu, ez dela oraindik aurrera pausurik eman. Egoera hori salatu nahi dugu.

Cayo Lara asteazkenean Irunen

Data: 
Asteazkena, Ekaina 22, 2016 - 19:00 -tik Osteguna, Ekaina 23, 2016 - 18:55 -ra
Non: 
San Juan Plazan

Irungo Ezker Anitza-IU asanbladatik antolatu dugun mitinera gonbidatu nahi zaituztegu. Bertan Cayo Larak, IU koordinatzaile orokor ohiak,Unidos Podemos-Elkarrekin Ahal Duguren hautagaitza bultzatzeko parte hartuko du.

Berarekin batera Jon hernandez, Isabel Salud eta Arantza Gonzalez (Ezker Anitza-IU) eta Josetxo Arrieta (Podemos) izango ditugu.

Ezker Anitza-Izquierda Unidak berdintasunerako ordenantza egiteko eskatzen du

Ezker Anitza-Izquierda Unidako Irungo Asanbladako kideok, zera
 · ADIERAZTEN DUGU:
     - Nahiz eta III Berdintasun Planak berdintasunerako ordenantza bat egiteko asmoa azaldu, ez dela oraindik aurrera pausurik eman. Egoera hori salatu nahi dugu.
     - Berdintasunerako ordenantza batean oinarritutako ekimenak egonkorrago izango liratekeela, eta ez liratekeela udal gobernuko aldaketa baten menpe izango.

RSS - Ezker Anitza-Izquierda Unida-rako harpidetza egin