Ezker Anitza – Izquierda Unidak Irungo salmenta ibiltariari buruzko udal-ordenantza Europar Parlamentura eramango du

Pasa den ekainean, Ezker Anitza-IUren alderdikideak, IUren eurodiputatua den Paloma Lópezekin batera, bilera bat izan genuen, gure Irungo egoitzan, euskal saltzaile ibiltarien kolektiboekin. Hauek Irungo udalak aurrera daraman salmenta ibiltaria arautzeko ordenantza berriarengatik diskriminatuta ikusten dute euren burua, ez baitu kontuan hartzen saltzaileen antzinatasuna lizentzia berriak eskatzerakoan.
 
Irungo ordenantza berriak denbora mugatu baterako baimenak ematen ditu, beste udalerrienetatik bereiziz, non ordenantzak indarrean dauden baimenak babesteko egokitu dira, jardueraren amaiera edo jabeak erretiratu arte.

Honen inguruan, Paloma Lópezek, GUE/NGL taldeko IUren Eurodiputatuak, Europar Komisioari galdera bat zuzendu dio salmenta ibiltariari eragiten dioten udal-ordenantzei buruzkoa:

    Komisioak aintzakotzat hartu du estatu kideek salmenta ibiltariaren inguruan legeak egin ditzakela, 11. artikuluaren arabera, mugarik gabeko baimenak aurreikusten dituena?

    Hala ez bada; lizentzien luzatzea salatzaile ibiltarien antzinatasuna kontuan hartuz egin beharko litzakela uste du, interes orokorra kontuan hartuta eta 12.3 artikuluak aurreikusten duen bezela?

Ezker Anitza-IU Bidasoako koordinatzaileak, Proko Gómezek, Europar Komisioak gatazka amaitzen duen erantzun bat eman dezan desiratzen du, Udala eta saltzaileen arteko gatazka gehiegi luzatzen ari baita eta, bestalde, beste udalerriek Ordenantzak aldatzerakoan gatazka errepikatzea saihesteko.

Etiquetas: