400 lagunetik gora bildu dira gaur eguerdian Donostiako metroaren aurka Antiguan auzoan egindako Protesta-Martxan. Martxan adin guztietako jendeak parte hartu du eta “ANTIGUOK EZ DU BEHAR: METROARI STOP” aldarria egin duen pankarta buruan hartuta, manifestariek Antiguan Metroaren igarobideak kalteturiko kaleak zeharkaru dituzte. Etengabeak izan dira metroaren aurkako leloak, zarata egiteko hainbat jendek eramandako trasteen arrabotsak, eta ume askok globoak ere eman dituztela Metroari STOP aldarriarekin. Martxa eguerdiko 12etan abiatu da Bentaberriko Polikiroldegitik eta ibilbidea Sert Plazan amaitu da. Hor, Antiguan Metroa Gelditu auzo ekimeneko eta Satorralaia bizilagunen mugimenduko kideek honako adierazpenak egin dituzte:
- ANTIGUAN METROA GELDITU ekimeneko kideak egin duen IRAKURKETA:
Lehenik eta behin, zuen partehartzea eskertu nahi dugu. Berriro ere, behar ez dugun eta auzoko egunerokoari inolako onurarik ekarriko ez dion, makroproiektu baten inposaketaren aurka aktibatzeko beharrean aurkitu gara.
Oraingoan ere, ordezkatzen dituzten herritarrak errespetatzen ez dituzten politiko batzuen aurrean aurkitzen gara; instituzioak partehartzeko tresna moduan erabili beharrean, gutxi batzuren interes ekonomikoen zerbitzura jartzen dituzte denon instituzioak.
Bada garaia herritarron ahotsa entzuteko, bada garaia gure iritzia kontuan hartzeko, kontsultatzeko,galdetzeko!!
Gaur, auzoan, antiguotarron beharrei erantzuten ez dien makroproiektu baten aurrean aurkitzen gara, auzotarrok eskatu ez duguna eta, honek bi ondorio garbi utziko ditu:
BATA, diru publikoaren xahuketa, eta, auzoak duen gune publiko eskas horiek, kantxak esaterako, egungo eta geroko beharrentzako hipotekatzea
BIGARRENA, makroproiektu honen ondorio praktikoak jasan beharko ditugu; hala nola, obren 4 urteko iraupena, gure eraikinak arriskuan jartzea, autubusen desagertzea..., bai, Benta Berria kentzea aurrikusia dutelako, eta hauek, autobusak badira antiguotarrok erabiltzen dugun garraio publikoa!!
Eta hau guztia gezurrez beteriko mezuen bidez adierazi digute , izan ere , nork ez ditu Oregi bezalako politikarien hitzak gogoratzen metroaren inguruan? Era berean, nork ez ditu antiguotar, donostiar eta gipuzkoarron iritzia gogoratzen metroaren inguruko inkestak egin zituztenean?
Zein interes edota zer nolako paktu politiko egon da lehen beharrezkoa ez zena eta faraonikotzat kalifikatzen zutena orain lehentasunezko proiektua bilakatzeko? Zinez, zeintzuk dira proiektu honek asetzen dituen benetako interesak?
GUREAK EZ behintzat. Horregatik, gaur, inioz baino beharrekoa da gu aktibatzea eta kalean egotea. Auzoaren benetako beharrak entzun ditzaten eta kontuan izan gaitzaten.
Gaurkoa hasiera besterik ez da; auzotarrak informatzen jarraitu beharko dugu, kalera atera beharko dugu, eztabaidak proposatu beharko ditugu, egoerak salatu beharko ditugu... Beraz, gaurtik aurrera sortuko diren dinamika eta deialdi desberdinetan parte hartzera deitzen zaituztegu, denon artean metroa... GELDITUKO DUGULAKO!!!
- SATORRALAIAK EGIN DUEN DEIALDIA:
Satorralaiako kideak adierazi duenez, azken egunetan etengabeak izan dira Antiguan egin diren informazio eta salaketa ekintzak. Joan den ostegun arratsaldean 120 lagunetik gora bildu zen Bentaberriko Plazan egindako batzar informatibora, eta gaurko Protesta-martxa jendetsu izan da. Hortaz, nabaria da metroak jendartearen gehiengoaren kontrako iritzia jasotzen duela eta inposizioak herritarren kontrako iritzia pizten ari dela. Horregatik, berriro diogu: Euskal Gobernuak ezin du Metroaren pasantea indarrez inposatu eta proiektua gelditu beharra dago, Donostian garraio publikoko soluzio egokienaren inguruan gizarte-eztabaida eta herritarren partaidetza prozesu bat abian jartzeko. Helburu hori aurrean, datozen egunetan hasi daitezkeen obrak gelditzeko egingo diren mobilizazio eta ekintzetan partetzeko deialdia egin du Satorralaiak; eta azaroaren 18an Antiguatik Bulebarrera “STOP METROARI! INPOSAKETARIK EZ” lelopean egingo den manifestazioan ahalik eta jende gehien biltzeko deialdia egin ere. Bestalde, metroaren obrak lehenago ere erakitzen saiatu zirela gogora ekarri du, 2012ko abenduan, eta orduan erakundeen arteko desadostaunagatik geldiarazi behar izan zutela: bada, oraingoan herritarren ekimenarekin gelditzea badago.
- Batzar-deialdia datorren astelehenean Amaran:
Azkenik, datorren astelehenean Amarako eskoletan egingo den batzarran partehartzeko dei egiten dugu, arratsaldeko 7etan (sarrera Larramendi kaletik). Bertan azaroaren 18an egingo dugun manifestazioaren deialdia jendarte osoari zabaltzeko datozen egunetan egingo ditugun ekintzak zehaztuko ditugu eta kartelak banatuko dira. Halaber, azken aldian abian jarri diren hainbat ekimenen inguruan informatuko da, eta herritarren erantzuna bultzatzeko ideia eta proposamen berriak trukatzeko gonbitea egiten dugu.
Donostian Metroaren pasantea gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimendua
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1078 irakurketak
- Castellano