“Nicolás Guerendiain” Irungo Elkarte Errepublikarrak gazteentzako IX. Literatur Lehiaketa Errepublikarra iragarri du lantzen ari den jardueren barnean. Lehiaketa honen xedea balio errepublikarrak ezagutaraztea eta sustatzea da, batez ere gazteen artean.
Aurten: ELKARTASUNA.
1939an, milaka errepublikarrek uholdeka zeharkatu zuten muga erbestearen bidean, faxismotik ihes eginez. Gaur egun, historia errepikatzen da, eta gerretatik eta gosetik ihes egiteko, Europan aterpea bilatu duten pertsonak bizitzen ari diren egoera ikusten dugu.
Elkarte errepublikanoetatik aldarrikatzen ditugun balioetako bat da elkartasuna; hori dela eta, aurten indartu egin nahi dugu balio hori gure lehiaketa gai horretara dedikatuz.
Lehiaketaren oinarriak
Sarian aurkeztu ahalko dira nahi duten gazte guztiak, bi kategoriatan banatuta: 12 eta 16 urte bitartekoak (Bigarren hezkuntza), eta 17 urtetik gorakoak.
Lanak gaztelaniaz edo euskaraz egin ahalko dira, eta originalak izan beharko dute.
Kontakizunaren luzapena ezingo da orrialdekoa baino txikiagoa izan ezta 5 orrialdekoa baino handiagoa; DIN A4 formatuan eta espazio bikoitzean idatziko dira, orrialde bakar batean, “Arial” letra-tipokoa eta “12ko” tamainakoa.
Lanak posta elektroniko honen bidez bidaliko dira: 140431@asociacionrepublicanairunesa.org. Postaren gaian hau adieraziko da: "Gazteentzako IX. Literatur Lehiaketarako”. Original bakoitza ezizen batez sinatuko da eta derrigorrezkoa da artxibo batean datu hauek eranstea: izena, abizenak, NANa, jaiotze data, helbidea eta harremanetarako telefonoa, eta egilearen e-posta.
Lanak 2017/03/15etik 2017/06/30era arte onartuko dira.
Lehiaketa Estatu Espainolean bizi diren pertsonei zuzentzen zaie.
Epaimahaia hauek osatuko dute: elkarteko kide batzuek eta kulturarekin lotutako hainbat irundarrek.
Epaimahaiaren erabakia komunikabideetan jakinaraziko da, eta era espresuan eta pertsonalean jakinaraziko zaie irabazleei.
Sariak:
Saria (12 eta 16 urte bitartekoak): Elkar liburu-dendako 200 €-ko erosketa-txartel bat.
Saria (17 urtetik aurrera): Elkar liburu-dendako 200€-ko erosketa-txartel bat.
Lanak ARIren jabetzan geratuko dira eta kultura hedatzeko asmoz argitaratu ahalko ditu, egilearen izena aipatuta.
Saria eman gabe gartu ahal da.
Deialdi honetan parte hartzeak oinarri hauek erabat onartzea dakar.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1045 irakurketak
- Castellano