DBE-ren interpretaziorako irizpideen inguruko GIPUZKOAKO SOS ARRAZAKERIAren komunikatua

Joan apirilaren 6an LANBIDE-ko web orrialde ofizialean Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren inguruko irizpideak argitaratu ziren. Dokumentu honetako orrialdean pertsona atzerritar orok Estatuan hiru hilabete badaramatza, Atzerritarren Nortasun Zenbakia (AIZ) derrigorrez eskatu behar duela dio. Baina egoera irregularrean dauden pertsona atzerritarrek ezin dute AIZa aurkeztu.

Egun, web orrialdean zintzilikatua dagoen dokumentuan desagertu egin da irizpide hau, baina hainbat asteetan zehar LANBIDEren hainbat bulegoetan irizpide hau eskatzen egon dira.
Ez du nahastea soilik sortu, baizik eta arrisku egoeran jarri ditu pertsonak, SOS Arrazakeriaren Aholkularitza eta Salaketa bulegoan antzeman den moduan. Nahiz eta ez dakigun zenbat pertsona izan diren Atzerritartasun Komisaldegi Probintzialera gerturatu direnak, oso ondorio larriak izan zitzaketen.

GIPUZKOAKO SOS ARRAZAKERIAk egoera hau salatu nahi du, irizpide honek ez duelako ez zentzurik ez justifikaziorik. LANBIDE euskal enplegu zerbitzuak ondo dakielako ez dela bidezkoa egoera irregularrean dauden pertsonei AIZa eskatzea. Orain arte existitzen ez zen irizpide honen ezarpena, fede txarra izan dezaken erabateko arduragabetasuna da.

Gaur egun arte egiaztatu izan ahal denez, betebehar hau ez baldin badago interpretaziorako irizpideen dokumentuan, zuzenketa publiko bat egitea exijitzen dugu, bereziki ahula den kolektibo batean sortutako ziurgabetasuna eta kanporatze arriskuarengatik.  Era berean, LANBIDE bulegotara lehenbailehen egoera hau zuzentzeko beharrezkoak diren ildoak jakinaraztea exijitzen dugu.

Etiquetas: