Ehundaka lagunek metroaren pasantea gelditzeko aldarrikatu zuten atzo Kontxara egindako martxan

Ehundaka lagunek parte hartu zuten atzo eguerdian Donostian metroaren pasantearen proiektua gelditzea aldarrikatzeko Kontxara egindako martxan. Mobilizaioa eguerdiko 12etan Amara-Easoko tren geltokitik abiatu zen eta manifestazioaren buruan “METROARI STOP” leloa osatzen zuten kartel handiak hartuta, baita manifestariek kartel aldarrikatzaile ugari erakutsita, martxak hiri-erdialdeko kaleetara zabaldu du aldarrikapena. Martxa oso animatua izan zen eta etengabeak izan ziren manitestariek oihukatu dituzten leloak eta kantak.  Manifestazioa Kontxako Erlojuetan amaitu zen, eta hor ehun bat lagun hondartzara jeitsi ziren “METROA KONXTAREN AZPIAN. EROKERIA!” “UN METRO BAJO LA CONCHA. ¡¡QUE LOCURA!!” zioten bi pankarta azpiegitura honen trazaduaren gainean zabalduz 20 minutuko ekintza sinbolikoa egiteko. Manifestazioan eta Kontxako pasealekuan esku-orri informatibo ugari banatu ziren, lau hizkuntzetan (EUSK, CAS, FR, EN).

Atzoko manifestazioaren ondoren, Satorralaiak herritarren erantzuna antolatzen segituko du. Ildo honetan, datorren ostegunean hilak 20 asanblada batera deitzen dugu, arratsaldeko 7etan Amarako Eskoletan (sarrera Larramendi kaletik). Izan ere, Eusko Jaurlaritzak proiektu hau era zeharo inposatzailean bultzatzen segitzen duela salatzen dugu, eta uda beteko giroan metroaren “Mirakontxa-Easo” zatia eraikitzeko asmoz joan den astean hiri-erdialdean eta Amaran desjabetzak egiteko prozedura abian jarri du.

Berriro diogu: metroaren pasantearen egitasmoa gelditu eta auzi honetan herritarren parte-hartze bete eta zuzena sustatuko duen eztabaida eta erabaki prozesu partehartzaile bat ireki behar da.

Metroaren pasantea gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimendua

Etiquetas: