Abotsanitz Udal Taldeak 2015. urte amaieran burutu zen 2016ko aurrekontuak eztabaidatzeko Udalbatzan herri mailako genero indarkeria ekiditeko protokolo bat garatzea proposatu zuen. Honetarako aurrekontu partida bat gorde zelarik.
2016. urtean proiektu honen garatzea proposatu zuen Herritarrak Batzordean behin baino gehiagotan, nahiz ez zen protokolorik egikaritzea lortu. Hala eta guztiz ere, Alkate jaunaren konpromezua iritxi zen urte bereko Abenduan, 2017 urterako partida mantenduko zela adieraziz eta urte honen lehen hilabetean lanketari ekingo zitzaiola bermatuz.
Bada 2017. urte honek 10 hilabete jan dituenean, ez da momentuz gaiaz jardun ere egin udal organuetan; ez dagokion batzordean, ez udal gobernu batzordean ezta Udalbatzan ere.
Ikusirik azken urteetan Hondarribiko Udalak burutzen duen “Puntu Lila” ekimenean urtero-urtero Hondarribian 10 eta 20 indarkeria kasu artean jasaten direla eta uda honetan gutxienez gai honekin harremandutako 3 kasu suertatu direla, ezinbestekotzat deritzogu indarkeria mota honi aurre egiteko Hondarribiko Udalak bitartekoak jartzea.
Abotsanitz Udal Taldeak, adierazpen anitzeko botere harremanek eragiten duten indarkeriaren larritasunaz sentsibilizatuta, lanketa abiatu zuen udaberrian “Genero Indarkeria eta Sexu Eraso Kasuetarako Udal Protokoloa” landuz. Ekimen hau udal mailako hainbat eragileri zabaldu zitzaion epe batez aportazioak egiteko asmoz.
Behin parte hartu nahi izan duen orok parte hartuta, bertatik jasotako dokumentu hau aurkezten da Hondarribiko Udalean, herri ekimen gisa, gaia jorratzeko hasierako ekimen gisa.
Helburua indarkeria jasaten duten pertsonek babes guneak topa ditzaten izateaz gain, egoera hauek salatzeko herri ekimenak finkatzea eta erakundeen arteko koordinazioa lantzea da.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1012 irakurketak
- Castellano