Abotsanitz.- 8 urte daramagu Hondarribiko udalean lanean eta denbora honetan egindako lana balioan jarri eta jarraipena eman nahi diogu. Herritar, eragile zein auzo-elkarteekin izandako harreman estuak Hondarribiak dituen arazo eta gabeziak ezagutzeko balio izan digu; batez ere azpimarratzekoak dira bertan bizitzeko zailtasuna eta udalaren babes falta (esparru askotan…).
Abotsanitz.- Gobernu taldeak 12 miloi euroko kreditu aldaketa proposatu du. Aurkeztu duten proposamena oparoa den arren, herritarrak asko kezkatzen dituen hainbat alderdi kanpoan utzi dituzte. Etxebizitzaren gaia ez da jorratzen, Arrantzale auzoaren egoera hobetzeko neurririk ez dugu topatu eta aparkalekuen gaia ez dute abordatzen.