Eneko Goia alkateak eztabaida irekitzeko eskaera berri bati ezezkoa eman diola salatzen du Satorralaia bizilagunen mugimenduak. Ezezko hori Osoigo.com eragin politikoko plataforma digitalaren bidez azaroaren hasieran Donostiako Udaletxeko 5 politikariri egin diegun galderaren haritik etorri da. Galdera zehatza izan da: “Metroaren eta Donostiak behar duen garraio ereduaren inguruan herritar partehartze prozesu bat irekitzeko konprtomezua hartuko zenukete?”. Politikariek galderari erantzuteko lortu behar genituen 200 apoioak bildu ondoren, Osoigo-k galdera zuzendu die Eneko Goia alkateari (EAJ-PNV), Miren Albistur (PP), Loïc Alejandro (Irabazi Donostia), Olaia Duarte (Bildu) eta Ernesto Gascori (PSE-EE). Gaur salatu egiten dugu Eneko Goia alkateak ezezkoa eman duela, bere jarrera zuritu nahian luze eta zabal erantzun badu ere; Olaia Duarte eta Loïc Alejandrok aldiz partaidetza sustatzea beharrezkoa dela erantzun dute; eta Miren Albistur eta Ernesto Gascok ez diote galderari erantzunik ere eman.
Ostegunean asanblada deitu du Satorralaiak Antiguako Zarautz etorbidean:
Bestalde, datorren ostegunean arratsaldeko 5etan Antiguako Zarautz etorbideko eremu kaltetuan batzarra deitu du Satorralaiak (Zarautz etorbideraen 60 zenbakiaren ondoan). Baztzar honen helburua Eusko Jaurlaritzak iragarri duen obren hastapenaren aurrean herritarren erantzuna bultzatzea izango da. Honi dagonionean, atzo Zarautz etorbideko inguru kaltetuan zuhaitzak botatzeko asmoz esparru hori ballatu egin zutela salatzen dugu (argazkia bidaltzen dugu). Hori ahal da joan den larunbatean egindako manifestazio jendetsuari Jaurlaritzak ematen dion erantzuna? Gaur eguerdian informazio jaima bat jarri dugu hor eta osteguneko batzarran partehartzeko dei egiten dugu bproiektua geldiaraz dezaten exijitzeko.
Satorralaia bizilagunen mugimendua
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 956 irakurketak
- Castellano