Gaur goizean hainbat langile bertaratu dira Tosuko landara, bertan zegoen makinaria hortik kanpo eroatera. Heziak, kontenedoreak eta hondeamakina eroan dituzte besteak-beste.
Ibarbengoako parkingaren obrak etenda ei daude joan den Zapatuan ehundaka lagun berriro landan sartu eta bertan ortuak eta etxola berreraiki zituztenetik.
Tosu Betirako kolektibotik etete hau ospatzen dugu, garaipen txiki bat baita. Dena den makinak edozein momentuan buelta daitezke, horregatik proiektua behin-betiko bertan behera gelditzea eskatzeko azaroak 11an 12:30etan manifestazioa deituko dugu algortako telletxe plazatik. Manifestazio horretan proiektu faraoniko eta txikitzailerik gura ez dugula eta Andra mari auzoaren nekazal tradizioa babestu gura dugula adieraziko dugu.
Bestalde Tosuko landa berriro biziberritze aldera azaroak 1erako auzolana deitu dugu, etxola hobetu, landa garbitu eta ortuak berreskuratzeko.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 938 irakurketak
- Castellano