Tosu betirako

Euskara

Tosun izan diren azkeneko gertakizunen harira

Lau hilabete luze pasa dira Tosu lehenengo aldiz bortizki desalojatu zutenetik. Lau hilabete luze hauetan denetarik gauzatu dugu. Herriak Ibarbengoako parkingari aurkakotasuna adierazi zion obrak geldituz eta landa berrokupatuz. Baina udal gobernuak, EAJak eta Imanol Landa alkateak bakarrik diruaren hotsari men egiten diote herritarron nahien kontra.

Urtarrilaren 26an Tosuren aldeko 3 langun epaituak izango dira

Datorren urtarrilaren 26an, Getxoko Auzitegietan, Tosuren aldeko 3 lagun epaituak izango dira.

Gertakari horrekin eta beste batzuekin, oso argi geratzen da herriko biztanleok plazaratu ditugun arrazoien aurrean Iñigo Urkulluk eta Imanol Landak duten argudio bakarra zapalkuntza dela.

Tosun obrek hildako arbol bat eman dute Algortako Batzokira

Larunbatean 200 bat lagun Bidezabaletik Tosura abiatu dira giro alaian. Bertara heltzean presentzia polizial nabaria topatu dute estartaren sarrerak oztopatzen. Antza denez, batzuk interes berezia daukate obra honetan indar polizial hauen desplazamendua justifikatzeko. Guk ertzainei kasu egin gabe landara sartu gara obrak eragin duten sarraskia salatzeko.

Obrak hasi eta gelditu dira Tosun pertsona bat kateatu delako honda-makinen aurrean

ilabete bat baino gehiago pasa da ehundaka ekintzaileek Tosuko landa berreskuratu zutenetik. Denbora honetan exkabadorek hondatutako etxolaren ordez beste bat eregi eta bertan bizitzen jarraitu dute, azken urtean bezala.

Manifestazio jendetsua Ibarbengoako parkingaren aurka

Larunbatean,azaroak 11, mila pertsona baino gehiago bildu ginen euripean Telletexeko plazan 12:30etan Ibarbengoako parkingaren aurkako manifestazioan. Lehenago, 12etan, hainbat zutabe atera ziren udalerriko hainbat puntutatik, parkingaren aurkako arrazoiak irudikatzeko.

ANDRA MARI BIZIRIK zutabea, Bentatik , Andra mari auzoaren urbanizazioa salatzeko. Lur barik arnasik ez!.

Tosu estartako auzokideek Ibarbengoako parkingaren aurkako manifestazioa antolatu dute

Azken asteotan Ibarbengoako parkingaren obren hasierak oihartzun zabala izan du Getxon zein beste leku askotan. Azpiegitura faraoniko hau, inposatutako proiektuaren iceberga besterik ez da.

Ur azpian, Iturribarriko ingurugiroaren aurkako sarraskia, gure dirua xahutzen duten Getxo Antzokia nahiz Erromoko Kultur Etxea moduko azpiegitura erraldoiak eta aparkatuta dagoen PTPa daude esate baterako.

Orriak

RSS - Tosu betirako-rako harpidetza egin