ilabete bat baino gehiago pasa da ehundaka ekintzaileek Tosuko landa berreskuratu zutenetik. Denbora honetan exkabadorek hondatutako etxolaren ordez beste bat eregi eta bertan bizitzen jarraitu dute, azken urtean bezala.
Tosun alternatibak sortzen jarraitzeko bioereikuntza baten proiektua aurreikusita zuten hurrengo asteetarako. Eta herriak Tosu berreskuratuta, Tosuko landarako proiektua Getxoko Andra Mari auzoko bizilagunekin batera definitzeko prozesu parte hartzailea definitzen zeuden, gai hauetan aditua den EHUko ikerketa talde baten laguntzarekin.
Alabaina atzo, azaroaren 27an, ertzaina eta Geocisa eta Dragados-eko langileak agertu ziren Parking-a egiteko obra hasteko asmotan. Bizilagunoi Tosurako sarrera galarazo eta interes pribatuetarako ixtea bilatzen duen hesi bat altzatu ahal izateko lehen lanekin hasi ziren. Urriaren 21ean herritarrek bota zuten hesia baino hesi handi eta hotzago bat. Hesiaren obra, eremu horren barruan ortuetaz gain zenbait pertsonen etxebizitza den etxola dagoela hasi dute, bizilagun hauen eskubideak urratzen dituelarik, atzo hurbildutako ertzainei jakinarazi zitzaien moduan.
Gaur Geocisa-ren exkabadorek hesia altzatu ahal izateko honda-lanekin jarraitu nahi zutenean Tosuko kide bat euren aurrean kateatu da. Lurrera kateatu da, lurra baita bizirik nahi duguna eta lurra baita bizirik mantentzen gaituena.
Momentu honetan kideak kateatuta darrai eta obra geldirik dago. Bitartean ertzainak hiru lagun identifikatu ditu gure herrien etorkizuna espekulazioaren aurrean defendatzera agertu diren herritarrak bildurtzeko asmoz.
Tosu Betirako-k Tosuren defentzan jarraitzeko deia egiten du, urriaren 21ean danon artean parking-a gelditu dezakegula erakutsi baikenuen.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1181 irakurketak
- Castellano