Donostian metroa geldeitzea eskatzeko elkarretatze jendetsua egin dute Eusko Jaurlaritzaren gobernu kontseiluaren aurrean

Satorralaia bizilagunen mugimenduak deituta, kasik ehun lagunek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Miramarren Eusko Jaurlaritzaren gobernu kontseiluaren aurrean Donostiako Metroaren Pasantearen aurkako oposizioa adierazteko. Goizeko 10etan hasi da protesta, “LA PASANTE ES UN DERROCHE: METROARI STOP! PARTEHARTZERIK GABE INPOSAKETA DA” zioen pankarta buruan. Metroa gelditzeko oihuak eta kantak etengabeak izan dira, eta protesta ozenki entzun da Jaurlaritzak jauregiaren atarian argazkia atera duenean: “Jaurlaritza entzun: “Metroa gelditu!”, “Donostiak ez du metrorik behar”, eta “Donostia ez zulatu, herriari galdetu!” izan dira oihuak besteak beste, manifestariek Metroaren aurkako banderolak eta hainbat kartel aldarrikatzaile agertu dituztelarik. Gaurko protestaren bidez Euskal Gobernuari era zeharo inposatzailean bultzatzen ari den egitasmo hori geldi dezala eta Donostiarentzat garraio publikoko eredu egokienaren inguruan eztabaida publikoa eta erabaki prozesu partehartzaile bat ireki dezala eskatu diogu.

Protesta 10’45ak aldera amaitu da, eta datozen asteetako deialdien berri eman dugu. Ildo honetan, irailak 6 asteazkenarekin, Donostiako Udaletxearen atarian goizeko 10etan egingo den protesta ekintzara biltzeko dei egin dugu, hain zuzen ere proiektu behargabeko eta inposatu honen Lugaritz-Mirakontxa tartea eraikitzeko ondasunak okupatu aurreko aktak sinatzeko Euskal Gobernuak deitu duen ekitaldia salatzeko.

Metroaren igarobidea egitasmo xahutzailea da. Proiektu hori eraikitzen lehenago ere saiatu zirelarik, Ana Oregi sailburu ohiak“obra faraonikotzat” jo zuen eta bertan behera utzi zen. Jaurlaritzak ezin du indarrez nahi dueña inposatu: nola hitzegin dezake he rritarren partaidetzaz, hirian desadostasun nabarmena pizten duen egitasmo honen auzian gizarteak partehartu ahal izateko bide guztiak ixten dituenean?  

Metroaren Pasantearen aurka aritzeko arrazoi argiak daude:
    - Donostian Metro bat eraikitzea ez da beharrezkoa: hiriak garraio publikoko sare nahiko ona du, eta desplazamenduak oinez edo bizikletaz ere eroso eta arin egin daitezke. Mugikortasuna hobetzeko badira Metroaren pasantea baino proposamen eraginkorragoak eta kostu ekonomiko nahiz inpaktu social askoz ere txikiagokoak.

    - Metroa egingo balitz, Dbus litzateke kaltetuena, eta autoen trafikoa ez luke gutxituko.

    - Hirigunean eragin handia izango luketen eraikuntza-lanak egin beharko dituzte, baita Kontxako hondartza zulatu ere.

    - Metroarekin sustatzen den hiri-eredua auzitan dago, pasanteak erdialdeko gune turistikoaren eta merkatal-denda handien inguruan eredu zentralizatzaile bat bultzatzen duelako.

    - Egitasmoa inolako partehartze sozialik gabe bultzatu dute, eta 9.000 donostiarren sinaduren babesarekin proiektua gelditzeko eta herri galdeketa bat egiteko eskaerari ezezkoa eman diote.

    - Etabar.

Hori denagatik, Donostian Metroa gelditzeko aldarrikatu dugu Jaurlaritzaren Miramarreko gobernu kontseiluaren aurrean.

Donostian Metroa gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimendua

Etiquetas: