Ekainaren 10ean Gure esku dagok antolatutako ‘Prest Eguna’ra joateko autobusak Irundik

Datorren ekainaren 10erako ekitaldi nazionala antolatu du Gure Esku Dagok Bilbon."Erabakitzeko prest" lemapean milaka lagun bilduz galdera ikur erraldoia osatuko dugu bizkaiako hiriburuan. Bertan gainera, "erabakitzeko eskubidearen aldeko Itun Herritarra" aurkeztuko dugu.
 
Herriz herri eta eskualdez eskualde egiten ari diren herri galdeketa eta mota guztietako mobilizazioak biltzeko eta urrats berri bat emateko ekitaldia da Bilbokoa. Horregatik Irungo herritar guztiei parte hartzeko gonbidapena egin nahi diegu.

Ekitaldian parte hartzeko KONPROMISO TXARTELA ETA PUZTUKI BAT eskuratu behar dira aurretik (edo bertan) 2 euroren truke. Horretaz gain IRUNDIK AUTOBUSAK ANTOLATZEN ARI GARA. Autobusak arratsaldeko 15:00etan aterako dira Bixeratik. Tiketak salgai daude 12euroren truke (6 euro 12 urtetik beherako haurrentzat).

Nola eskuratu ahalko dira konpromiso txartelak eta autobuserako tiketak (behar izanez gero)?
Astearte, ostegun, ostiral eta larunbatero 19:30tatik 21:00tara Erletxeko lokalean (Kale Nagusia 5). Ekainaren 2an, Urdanibia plazan (19:30tatik 21:00tara).

Gure esku dago Irun


Etiquetas: