Irungo Gure Esku.- Urte bete pasatxo da Hamaika Gara ekimena eta erreferendumaren aldeko sinadura bilketa martxan jarri genituela. Izugarrizko erronka aurkeztu genuen orduan, Euskal Herrian sekulan egin den sinadura bilketa masiboena egitea eta ondoren sinadura horiek instituzioetara eramatea, erabakitze eskubidearen alde urrats berriak eman zitezen.
Giza Katea Irungo epaitegitik Zabaltza plazaraino (19:30tan epaitegitik hasita).
URRIAK 19 LARUNBATA DONOSTIAN: Manifestazio nazionala 17:30etan Antiguotik.
Guztiok dakigun moduan datozen egunetan kataluinako buruzagi independentisten aurkako epaiketaren epaia kaleratuko du espainiako epaitegi gorenak. Epaia zigortzailea bada Gure Esku mugimenduak erantzun eta elkartasun dinamika bat jarriko du martxan Euskal Herri osoan. Izan ere, hain gertaera larria izanik, guztiok pausu berri bat eman eta zeozer egin beharko genuela uste dugu.