Gure Eskuk ekintza berritzailea egingo du igande honetan

Non: 
Zabaltza Plaza, Irun
Data: 
Igandea, Ekaina 7, 2020 - 11:00 -tik Astelehena, Ekaina 8, 2020 - 13:55 -ra
Antolatzen du : 
Gure Esku

Hemen Erabaki Herritarrok ErabakiGure Esku Irun.- Oso momentu berezia bizi dugu. Eta Gure Eskuk iniziatiba bat antolatu du igande honetarako. Iniziatiba hori, Euskal Herriko hiri eta herri askotan burutuko da, baita Irunen ere.

Gure Eskuren testuinguruaren irakurketa.

Ekintza berritzaile bat egingo dugu: gutako bakoitzak nahi duen aldarrikapena kartoi edo kartulina batean idatzita eramango du Zabaltza plazara. Hiru orduan zehar joango gara, pilaketak eta elkar kutsatzeko arriskua saihestuz. Era guztietako aldarrikapenak elkarren ondoan jarrita, irudi indartsu bat osatuko dugu.

NOIZ: ekainaren 7an, igandea, 11:00etatik 14:00etara.NON: ZABALTZA PLAZA (IRUN).

Eraman etxetik zuen aldarrikapena kartoi edo kartulina batean idatzita. Mobilizazioan zehar beharrezkoak diren segurtasun neurriak hartuko ditugu.

Zuen komunikabideetan deialdia zabaltzea eskertuko genizueke. Edozein zalantza argitzeko edo gurekin elkarrizketa bat egiteko jarri gurekin kontaktuan.

Zalantzarik gabe, zuek ere igandean bertaratzera gonbidatuak zaudete.

Etiquetak: