Irungo Gure Esku Kataluniako liderren aurkako epaiaren aurrean

Gure Esku Dago - DonostiaGuztiok dakigun moduan datozen egunetan kataluinako buruzagi independentisten aurkako epaiketaren epaia kaleratuko du espainiako epaitegi gorenak. Epaia zigortzailea bada Gure Esku mugimenduak erantzun eta elkartasun dinamika bat jarriko du martxan Euskal Herri osoan. Izan ere, hain gertaera larria izanik, guztiok pausu berri bat eman eta zeozer egin beharko genuela uste dugu.

Lehen urrats gisa, epaia kaleratzen den egunean bertan, mobilizazio zaratatsuak antolatuko ditugu herri guztietan. Irungoa 19:30etan izango da Zabaltza Plazan.

Hortik aurrera, bestelako mobilizazioen berri emango dugu.

Erreferenduma ez da delitua. Defenda dezagun gure erabakitzeko eskubidea. Askatasuna!

Etiquetas: