1.000 lagun baino gehiagok eman dute izena Gure Esku Dagok antolatu duen Giza Katean

Ohar honen bidez honakoa adierazi nahi dugu:

1- Igande honetan Gure Esku Dagok antolatu duen Giza Katera 600  irundarrek  eta 450 Hondarribitarrek izena eman dute jada, 1000 lagunetik gora eskualdean. Guri 49., 50. eta 51. kilometroetan egotea egokitu zaigu, Itziar eta Deba artean hain zuzen ere. Atzo GEDk emandako datuen arabera jadanik 86.000 lagunek zuten izena emana Euskal Herria osoan.

2- Bertara joateko Irundik 9 autobus aterako dira, eta Hondarribiatik 7. Irungo irteera ordua 8:45etan izango da Bixerako bus geltokian. Landetxako auzotik bete diren 2 autobusak 9:00etan aterako dira bertako bus geltokitik. Eta hondarribiako autobusak kiroldegi paretik (Foru Kalea) aterako dira 9:00etan.

3- Izugarria izan da gure eskualdean Giza Katearen erronkari eman zaion erantzuna. Mila esker. Hala ere, egunean bertan agertu eta izen eman gabe ere parte hartzeko aukera egongo dela oroitarazi nahi dugu. Bai gure kilometroetan zein gertuago ditugun herrietan (Donostia bereziki). Eta ondorioz giza katean parte hartzeko deialdia luzatu nahi dugu berriz ere.

4- Azkenik, jakinarazi nahi dugu 13:30tatik aurrera Donostian jaialdi erraldoia izango dela eta bertan kontzertuak, janariedariak eta ekitaldi ezberdinak izango direla..

Eman eskua etorikuznari!!

Gure Esku Dago Irun

Etiquetas: