Irungo Harrera Sareak Lakaxita desegingo du egoera jasanezinagatik eta kokaleku berria bilatuko du Gizarte Ongizateko bulegoen parean

el 10-O nos quedamos en la calleBihar, astezkenean, urriak 10, egingo ditugun ekintzetan parte hartzeko deialdia luzatzen diegu hiritarrei

Denek dakizuen moduan, azken hilabeteotan LAKAXITA Gaztetxea gure hiritik igarotzen ari diren eta instalazio ofizialetatik kanpo geratzen diren ehunka pertsona babesteko inprobisatutako aterpe bilakatu da.

Ofiziala ez den baliabide honetan boluntarioek jarritako esfortzua izugarria izan bada ere, ez ditu beharrezko gutxieneko baldintzak betetzen. Hasieratik salatu dugun egoera da eta, zoritxarrez, jasanezina izateraino iritsi da. Honek guztiak ondorengoa erabakitzera bultzatu gaitu: lehenik eta behin, “kanpamendua”ren desegitea; eta bigarrenik, Irungo  beste toki batean kokatzearena.

Lehen egunetik aldarrikatu dugun bezala, erakundeak dira gure ustez behar hauei erantzuna eta irtenbidea eman behar diotenak, horretarako dituzten bitartekoak erabiliz eta gutxineko baldintza duinak bermatuz. Baldintza hauek egungo egoera konpontzen denean lortuko da, hau da, Martindozeneatik kanpo geratzen den pertsona ororen sarrera integrala baimentzerakoan. Izan ere, toki honek IHS-ak duela hainbat hilabetez eskatu dituen baldintzak erabat betetzen baititu.

Ondorioz, bihar, astezkenean, urriak 10, egingo ditugun ekintzetan parte hartzeko deialdia luzatzen diegu hiritarrei:

  • 10:00etan Lakaxita: desmuntaia eta garbiketa orokorra (laguntzen duen ororentzat bazkaria barne)
  • 18:00etan kokaleku berriaren muntaia: Gizarte Ongizate bulegoen aurrean(Urdanibia plaza, 6 -ospitale zaharra). Pertsona oro ekimen hau babestera gonbidatzen dugu. Ahalik eta jende gehiena bertaratzeak duen garrantzia azpimarratu nahi dugu, sareko jendea eta saretik kanpokoak. Modu horretan soilik lortuko baitugu indarrak metatzea.

Etiquetas: