Martxoak 8a… eta haratago

IMG_7558EH Bildu.- Martxoak 8ak une garrantzitsu bat markatu du Irunen. Gure kaleek hiritarren presentzia sentitu dute, aspaldiko partez gertatzen ez zen moduan.

Emakumezkoen eskubideen aldarrikapen sendoa arnastu da gure herrian. Adin guztietako emakumeak, batez ere, atera ziren atzo esatera gizarte honen osasun demokratikoa ez dela guztizkoa izango berme hori emango ez den bitartean.

Irungo EH Bilduk hiritar oro zoriondu nahi ditu, martxoaren 8ko bezalako jarrerek eragin positiboa edukiko baitute gure eguneroko elkarbizitzan.

Eta berdintasunezko jarrera positibo horiek administrazio publikoek defendatu behar dituzte tinko, kontratazioak egiteko momentuan, feminizatutako lanpostuetan, lan baldintza duinak eskainiz.

Iluntzean, argi moreek argitu zuten gure udaletxea. Irudia polita izanda ere, argi kolore horrek urteko egun guztietan “piztu” beharko zuela udalaren jardutea gogoarazi zigun eta. Baina argi more horien izpiritua ahaztu egiten zaio gure alkateari ekaina iristen den bakoitzean. Ahanztura selektibo hori ohikoa da irundar guztion alkatearengan, zoritxarrez.

Etiquetas: