Irungo Emakumeen Etxea Elkartea.- Manifestua irakurri zuten atzo Istillaga plazan, M8ko manifestazioaren amaieran.
Hondarribiko EH Bildu.- Beste urte batez, Hondarribiko EH Bilduk emakumeon eskubideak aldarrikatzeko adierazpen irmoa egin nahi du martxoak 8aren atarian, herriko instituzio gorenetik, udaletxe honetatik bertatik.
Irungo Emakumeen Etxea Elkartea.- Irungo Emakumeen Etxea Elkarteak/ Asociación Casa de las Mujeres de Irun elkarteak gure elkartearen aurkezpen publikora gonbidatu nahi zaituzte. Irungo Emakumeen Etxeko Irungo udalatxearekin bat kogestiorako eratu den elkartea. Helburua genero indarkeriarik gabeko hiri bat lortzea da, eta berdintasunezkoagoa, azken batean, IRUN FEMINISTA bat.
Gipuzkoako Pentsiodunak.- Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, aldarrikapen eguna eta data historikoa da desberdintasunaren, soldaten eta pentsioen arrakalaren, diskriminazioaren eta genero-indarkerien aurkako borrokan. Eta aurten, mugimendu feministarekin batera, bereziki bideratu nahi dugu pertsona guztiok zainduak izateko eskubidea dugula aldarrikatzeko, eta are gehiago gure zahartzaroan. Eta zainketa-lanak partekatua izan behar duela.