“San Miguel 2025_Nahi dugun auzoa” Auzo plana, definizio eta erabaki fasera pasa da

San Miguel Auzoko Plana osatzeko prozesuaren momentu gorenera iritsi gara: Erabaki irmoak hartzeko momentua. Auzoko eragileekin errondak egin dira hauen iritzi/proposamenak jasotzeko. Prozesua aurrera eramateko auzotarrez osaturiko talde motor bat osatu da eta auzokideekin foro ireki bat egin da dena azaldu eta proposamenak jasotzeko (azaroak 6). Aukera posibleen eremua guztiz irekia dago. Baina lehenesteko ordua iritsi da dena batera ez bai da egingarria. Lehenetsi, proposamenen urjentzia/estrategikotasuna eta egingarritasuna baloratuz.

Auzoko behar eta eskaerak 7 puntutan antolatuak izan dira: Hirigintza/azpiegitura, Inter-Kulturalitatea, Gazteria, Generoa, Auzo Ekonomia, 3.adina eta Segurtasuna. Badago ikuspegi argi bat eta badira idei konkretuak. Batzuk udalarekiko eskaera forman, beste asko auzokideen artean, beren kabuz aurrera eramatekoak. Beraz, momentu ezin hobean gaude, dena hartu, lehentasunak ezarri eta planaren muina zehazteko. Hau da, hilak 20 asteartea, 19.00etatik aurrera, auzoko San Vicente de Paul eskolan (Hondarribia Kalea 23) egingo duguna. Zita irekia, edozein interesdun etortzera gonbidatzen dugu.

Hau egina, San Migel auzoa bizigune hobe bat egiteko ardatzak definituak egongo dira. Horrela, idazketa eta auzoari itzulpena baino ez dira faltako.

Horrela, prozesua bere definizio momentura iritsi da. Prozesua, auzo planaren ideia San Migel auzo elkartetik jaio zen, ikusita, beharrezkoa zela auzoko eskaera guztiak integralki jasoko zituen plan bat osatzea, eta honekin auzoko sare komunitarioak indartzea. Prozesua, auzoan sortu zen Hiritik At kooperatibak lagundua izaten ari da aspektu teknikoan eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantziazioa lortu du lehiaketa bidez.

Auzo Planak
Nahiz eta irunen esperientzia berritzailea den, estatuko beste hiri batzuetan ibilbidea duen ideia da (Zaragoza, Bartzelona, Madril edota Bilbo). Lurralde antolamendua herritarrei irisgarri egiteko tresna ahaltsua da. Izan ere, hirien antolamendurako tresna nagusia den HAPO-ek, muga ageriak dituzte, hiri testuinguru gero eta konplexuagoetan, auzoetako beharrak barnebildu eta herritarren parte hartze erreala egikaritzeko. Honela Auzo Plan (kategoria legalik ez duena), HAPO-tik behera, lurralde planifikaziorako eskala berri bat sortzen duen tresna da. Parte hartze zuzena ahalbidetzen duena eta hiri planifikazioa (HAPOA-n jasoa) modu zehatz, eraginkor eta demokratikoago batean egitea ahalbidetzen duena.

Etiquetas: