Gaur, larunbata, otsailaren 17an Hartu Hitza Irun elkarteak Irungo Herri Galdeketaren data aurkeztu du Amaia Kultur Zentroko erakustaretoan, Irungo herriarekin lotura berezia duten 50 pertsonen aurrean.
Ekitaldira gonbidatutako pertsonak denborarekin iritsi dira prozesua bermatuko duen argazkian ateratzeko. Behin argazkia egin eta gero, Elena Berazadik eta Itziar Gomezek konbokatoriaren gako garrantzitsuenak garatu dituzte.
Itziar Gomezek Hartu Hitza 2017. urtean jatorri eta pentsaera ezberdineko pertsonak batuz, gaur egungo herri galdeketa egiteko helburuarekin sortu zela gogorarazi du, Gure Esku Dago herri dinamikaren ildotik datorrena. “Irekia eta parte hartzailea den elkarte bat da eta ezberdinen artean zubiak sortzea da gure nahia” azpimarratu du. Gainera, elkartearen helburuak eta ideak zein diren azaldu ditu, “gure gizartean talde lana eta parte hartzea gizarte iniziatiben lorpen handienen oinarria izan dira”. Hartu Hitzak kolektiboki erabakitzeak parte hartzea, erantzukizuna, errespetua eta heldutasun soziala erakusten duela pentsatzen du.
Elena Berazadik, galdeketara gidatuko duten puntuak deskribatu baino lehen, erabakitzeko eskubidea gizarte guztiari onura egiten dion printzipio demokratiko bat dela azalarazi du. Iniziatiba honekin Hartu Hitzak Irungo herritar guztion ideak entzutea eta errespetatzea nahi du, herriaren etorkizuna guztiok batera erabakitzeko
asmoarekin. Parte hartzearen interesa esaldi esanguratsu honekin adierazi du:
“Hariketa demokratiko baten protagonistak izateko aukeraren aurrean gaude”.
9 hilabeteko iraupena izango duen prozesuaren egutegiaren inguruan, lehen urratsa ekitaldia bukatu bezain laster hasi da eta apirilaren 29an amaituko da. Iniziatiba bermatuko duen 3000 sinadura lortzean datza. Hurrengo urratsa, galdera definitzea izango da eta 2018ko maiatzaren 19an aurkeztuko da. Eta udara ostean, Hartu Hitzaren esfortzu guztiak kontsultaren antolamenduan zentratuko da, testuak dioen moduan, azaroaren 18an.
Beste adierazpen teknikoen artean, kontsultak biztanleko euro bateko aurrekontua erakarriko du, hau da, 60.000 euro inguruko aurrekontua izatea aurreikusten da. Jende askoren laguntza izatea espero dute eta laguntza ekonomikoak egiteko formula desberdinak planteatuko dituzte.
Ekitaldia Aitor Errazkinen Bertsoarekin bukatutzan eman da eta jarraian lehen sinadurak jasotzen hasi dira.
Sinadura bilketaren zita nagusiak:
- Otsailaren 18an igandea: Zabaltza Plazan eta Luis Marianon, 11:30tatik 13:30tara.
- Otsailaren 24an larunbata: Oiasso museoaren plazan, 19:30tatik 21:30tara.
- Otsailaren 25ean igandea: Urdanibia plazan, 11:30tatik 13:30tara.
- Martxoaren 3an San Juan plazan, Zabaltza plazan, Luis Marianon, Fermin Calbetonen eta Urdanibia plazan, 11:30tatik 13:30tara.
- Martxoaren 4ean igandea: San Juan plazan, 11:30etatik 13:30tara.
Herri Galdeketa babesten duten gonbidatuen zerrenda
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1210 irakurketak
- Castellano