Larunbata guztiak Hondarribira pentsio publiko duinentzat

Rueda prensa MPT

Urtarriletik mobilizatzen ari gara pentsio publiko duinen alde. Hori oinarrizko eskubide bat da, Europako Karta Sozialak eta Konstituzioak aitortua da.

“Ez dago kapitalik pentsioentzat” mantra desmuntatzea lortu dugu. Alegia, kontua ez da diruaren arazo bat, baizik eta borondate politikoaren falta. Hobekuntza batzuk ere lortu ditugu, baina -argi eta garbi- ez dira nahikoak. Hilaren 25en denok Hondarribira: Pentsioak DEFENDAtu behar dira gobernuan edozein badago ere

Badakigu sobera arrazoi ditugula honakoak defendatzeko:

  • Pentsio publikoen sistema bilndatzea, egungo eta etorkizuneko pentsioak blindatzeko gai den sistema bakarra delako.
  • Erosteko dugun ahalmena legez bermatzea.
  • Bizimodu duina ahalbidetzen duten gutxieneko pentsioak bermatzea.
  • Pobreziaren faktorea izenez ezagutu behar litzatekeen jasangarritasunaren faktorea baliogabetzea, faktore hori etorkizuneko pentsioentzako mozketa ikaragarria ekarriko duelako.
  • Emakumeen eta gizonen arteko arrailarekin amaitzea.

Bitartean, finantzetako sektoreek gobernua presiopean jartzen ari dira y kanpaina mediatiko bat abian jarri dute pentsiodunen mugimendua eta gure aldarrikapenei aipua kentzeko. Horien asmoa pentsioen sistema publikoa desegitea da, negozia pentsiodunen lepotik egiteko; egungo eta -batez ere- etorkizuneko pentsiodunei kalte eginez.

Beraz, mobilizazioekin jarraitzea beste irtenbiderik ez dugu. Boterearen bitarteko guztien aurrean geratzen zaigun modu bakarra da. Eta mobilizazio horietan erakustea dirua biltzeko zein banatzeko garaian politika bidezkoago batez eta gastuaren kontrol egokiaz pentsioen sistema publikoa blindatu ahal dela, baita gure erosteko ahalmena mantentzea eta bizimodu duina ahalbidetu ahal duten gutxieneko pentsioak bermatzea.

Horregatik guztiagatik, abuztuaren 25ean larunbatarekin, Hondarribian egingo den manifestaldira joatera animatzen zaituztegu. Manifestaldia 18:00etan aterako da Butroi pasealekutik.

Eta zuen bizilagunengana jotzeko ere eskatzen dizuegu: pentsiodunengana, lanean diharduten langileengana, emakumeengana, gazteengana…) beraiek ere parte har dezaten, egungo pentsioen etorkizuna kolokan dagoelako, eta batez ere etorkizunekoena, horiexek izango dira kalterik handiena jasango dutena egungo lan baldintzengatik, soldata ziztrinengatik eta pobreziaren faktorea izenez ezagutu behar litzatekeen jasangarritasunaren faktoreagatik, zeinak miseria gorrira eta bazterketara kondenatuko dituen etorkizuneko pentsiodunak.

Pentsioen arazoa ez da egungo bakarrik pentsiodunen arazoa, baizik gizarte guztiarena.

Etiquetas: