Giza katera erabakitzeko eskubidea gauzatzeko aukera berriak sortzeko

Ohar honen bidez ekainaren 10an Gure Esku Dagok Donostia, Bilbo eta Gasteiz artean antolatu duen Giza Katera joateko deialdia zabaldu nahi dugu.

Irundarroi 49. eta 50. kilometroak egokitu zaizkigu Itziar eta Deba tartean. Giza katera 1000 lagun eramatea da gure erronka. Horregatik gure herritar guztiei lehenbailen izena emateko deialdia egiten diegu. Kuadrila, lankideak, familia edo lagunak bildu eta jai giroan ospakizuna eta aldarrikapena biltzeko eguna izango da ekainaren 10a. Egun historikoa zalantzarik gabe.

Parte hartu nahi duen edonork 5 euro ordaindu beharko ditu izen emateko eta zapi bat emango zaio. Autobusez joateko aukera izango da 7 euroren truke. Autobusez joateko deialdia egiten dugu antolakuntzatik, kotxez joatea nahiko zaila izango da eta. Bestalde, kamisetak eta bestelako materialak ere badaude salgai.

HEMENTXE IZEN EMATEKO ORDUTEGIA ETA LEKUAK:
 -Hartu Hitzaren egoitzan (Arbelaitz Kalea 3, Irungo Atseginaren atzean) ASTELEHENTIK OSTIRALERA: 11:30etatik 13:30tara eta 18:30tatik 20:30tara.

 -Kalean egun eta toki hauetan egongo gara:
    ◼Maiatzak 25 (19:00-21:30) Landetxan, Bizkaia kalean

    ◼Maiatzak 26 (11:00-13:30) Urdanibia Plaza eta San Juanen

    ◼Maiatzak 31 (19:00-21:30) Kale Nagusian eta Santiago Kalean

    ◼Ekainak 1 (19:00-21:30) Urdanibia Plazan

    ◼Ekainak 2 (11:00-13:00) Urdanibia Plaza eta San Juan Plazan

    ◼Ekainak 2 (16:00-20:00) Ficoban

Etiquetas: