Bidasoko EHBildu otsailaren 22an Hondarribian burututako udalbatzaren inguruan

fotoBIDASOKO EHBILDU.-Atzo, Hondarribian, gure taldeak aurkeztutako mozio bati esker, herri honen etorkizunerako garrantzitsua den proiektu baten alde urrats sendoak eman ziren: Zubietako teknologi parkearen alde eginez, bailarako garapen teknologiko eta industrialaren aldeko akordioa lortu zen.

Udalbatzak berretsi zuen parke honen eraikitzea, hitzarmenean eta horren oinarrian dauden hirigintza araudietan jasotzen den bezala.

Halaber, gure taldeak sustatutako mozio hau, aho batez onartua izan zen: EAJ, Abotsanitz, EHBildu, PSE, eta PPren aldeko bozkekin. Hala, bai Bidasoko EHBilduk eta baita mozioa onartu zuten beste alderdi politikoek ere, konpatibilizazio plana bideratzearen alde egin zuten, bailararekiko konpromisoari eutsiz, eta beste erakundeekin lankidetzan jarraitzea erabakiz.

Hori dela eta, Irungo alkatea den Jose Antonio Santano proiektu honen aurka egiten ari den mugimenduak kritikatu nahi ditugu. Bi herriek sinatutako ituna hautsi nahi hori oso larritzat jotzen dugu, eta beraz, bailara ikuspegi bat eduki dezan eskatu nahi diogu eta ez ditzala bi herrietako bizilagunen interesak kaltetu.

Bukatzeko, gai honetan, alde guztiei arduraz jokatzea eskatu nahi diegu.

Etiquetas: