Jainkoak ere ez du AHTrik nahi

Gabon gauaren egunean, Mugitu! Mugimenduak Takoneran kokatuta dagoen jaiotzara jeitsi eta AHTaren aurkako bandera ezarri du. Hona hemen, ekintza hau azaltzen duen idazkia:

JAINKOAK ERE EZ DU AHTrik NAHI
AHTa interes jeneraleko azpiegitura bat dela esaten digute. Guk, ordea, “jeneralaren” intereseko azpiegitura dela uste dugu. “Jenerala”, oraingoan, porlanaren kontura aberasten ari den eraikuntza arloko lobbya, diruz hornitzen duen banka eta mahukaz etekina ateratzen duen klase politiko ustela dira. murrizketek aurrera darraite eta herritar xehea hilabete amaierara iritsi ezinda dabil.

Azpiegitura hau botere klasistaren tresna bat da. Langile klaseak eraikitzen du oso lan baldintza kaskarretan eta herritar behartsuenen diruz ordaintzen da, enpresa eta politika arloko eliteen onurarako. Gainera, ohiko erabiltzaileak eliteak baino ez dira, herritar arruntarentzat txartelaren prezioa garestiegia delako eta hau gutxi ez balitz, herritar xumeak dira are gehiago kaltetuko direnak, zerga bidez ordainduko baita bere mantentzea. Bienbitartean, klase zapalduenek erabiltzen duten ohiko trena erabateko utzikeriaz batertzen ari da.

Jarrai dezagun AHTari desobedientzia egiten, ez du kristok ere nahi eta.

MUGITU! MUGIMENDUA

Etiquetas: