Mugitu! Mugimendua

Euskara

AHTren aurkako ekintza Donostiako Kursaalean

Argazkia: Argia.eus  Irudia: Ibai AzparrenMugitu! Mugimendua.- Atzo asteazkenean, goizeko 9:45ean Donostiako Kursaalean Eusko Jaurlaritzak antolaturiko nazioarteko tren sistemari buruzko kongresua hasi da, Basque Railway izenekoa, “Abiadura handia martxan ezartzearen erronkak” lemapean. Iñigo Urkullu lehendakariak hasiera ofiziala egin behar zion kongresuari, baina, agertu ez, eta Eneko Goia, Donostiako alkatea, izan da inaugurazioa gauzatu duena.

Mugitu!ren ekintza Nafarroako Diputazio aurrean

Atzo eguerdian, Mugitu! Mugimenduak eguberrietako kontsumismoa sinbolizatzen duen Nafarroako Diputazio aurreko pinura igo eta   AHTaren aurkako bandera ezarri du. Hona hemen, ekintza hau azaltzen duen idazkia:

EZ AHTRIK EZTA KONTSUMISMORIK ERE!
Berriz ere iritsi dira pentsatu gabe kontsumitzera bultzatzeko erabiltzen dituzten Gabonak, beren apaingarri eta guzti, pinua, argiak…

AHTren aurkako Mugitu! Mugimenduaren ekintza

Atzo, abenduak 3, Xabierko Frantzisko eta Nafarroaren egunaren harira, Mugitu! Mugimenduak AHTrik gabeko Nafarroa aldarrikatu nahi izan du, non eta Xabierko gazteluan. Horretarako, ekintzaile bat gazteluko dorre nagusiko zolatik aurrealdera jauzi eginez, AHTaren aurkako bandera bat ezarri du denon erakusgarri. Bandera hau Italiako Val Susako AHTaren aurkako mugimenduarena da.

Hona hemen zabaldutako idazkia:
AHTRIK GABEKO NAFARROAREN ALDE

EZ AHTrik EZTA MOXALIK ERE

AHTren aurka desobedientzia bultzatzen duen Mugitu! Mugimendutik, prentsa ohar honen bidez azken asteotan hainbat aurkarik jasotako isun zaparrada salatu nahi dugu. 3.200 € batzen duten zazpi isun administratiboez ari gara, Hiritar Segurtasun Legearen arabera ezarriak, bertsio zaharra (“Corcuela Legea”) zein bertsio berria (“Moxala Legea”) baliaturik.

Bi protestengatik epaituak izan diren AHTren 3 aurkari absolbituak izan dira

fotoMugitu Mugimendua.- Mugitu Mugimendutik, AHTren aurkako desobedientzia mugimendua, berriki epaituak izan diren AHTren 3 aurkarien absoluzioa ezagutarazi nahi dugu. Absoluzioak bi protesta ezberdinei erreferentzia egiten dio (Castejon-eko Trenbide Museoaren okupazioa eta Diputazioko balkoian egindako kateaketa).

Orriak

RSS - Mugitu! Mugimendua-rako harpidetza egin