Mugitu! Mugimendua

Euskara

Mugitu-k maleta-hamarrak jartzen ditu TAV-aren ustelkeria salatzeko

fotoMugitu Mugimendua.- Mugitu! Mugimendutik, AHTren aurkako desobedientzia zibilaren mugimendua, Abiadura Handiko Trena ustelkeriatik garatutako proiektu iluna dela ozen eta argi salatu nahi dugu. Milaka milioiren xahuketa eta lurren txikizioa izateaz gain, AHTa proiektu hondatzaile bezala ari da indartzen, zein, osasungintzan, hezkuntzan eta zerbitzu sozialen murrizketa sendoen testuinguruan geure poltsikoak hipotekatzen ari den harri pisutsua dugun. Baina ez bakarrik hori; behin baino gehiagotan esan dugun bezala, honelako azpiegitura lan handiak dituen ezaugarriak ikusirik, askok pastel politiko eta ekonomikoaren zatia lortzen dute. Maletaren irudiarekin, eraikuntza enpresa handien eta arduradun politiko batzuen elkar hartzea azaldu nahi izan dugu. Batzuk lan publikoetako sektorean kontratu xamurren eta negozio partikularren jabe egiten diren bitartean, besteak, kantitate ekonomiko handiak jasotzen dituzte trukean.

AHTren aurkako marraskiloak EHko kaleetan

fotoNORA GOAZ HORREN AZKAR?

Abiadura handiko eta presazko gizartean bizi gara: zenbat eta azkarrago eta zenbat eta urrunago, hainbat eta hobe. Abiadura berebiziko balio ezinbesteko bihurtu da, askatasun ikur izaterainokoa. “Denbora irabazteko”, gero eta azkarrago joaten gara baina aitzitik, geure bizitzaren gero eta denbora gehiago ematen dugu joan-etorri luzeetan. AHT adibiderik garbiena dugu. Lekualdatzeen azelerazioak ez digu bizitza denbora gehiago ematen, ekoiztu eta kontsumitzeko denbora gehiago baizik.

AHT TAV: EZ 2016an EZ INOIZ Mugitu!ren ekintza Donostian

fotoMugitu! Mugimendua.- AHTren aurkako Mugitu! desobedientzia mugimenduak “AHT TAV EZ 2016an EZ INOIZ” aldarrikapenarekin ekintza ikusgarria egin du atzo goizean Donostian. Kontxako badiaren buelta osotik Igeldoko mendi magalean ikusgai den “DSS 2016 EU” iragarkia dagoen tokian, “AHT TAV EZ” dioten hizki erraldoiak jarri ditugu. 

Tartalareikin elkartasunez ekintzak

foto

Yolanda Barcinari Toulousen, CTPren bileran tartak bota zizkioten  lagunen aurkako epaiketa azaroeren 18an burutuko da Madrilgo Auzitegi Nazionalean. Nafarroako Lehendakariak AHT bultzatea izan zen protestaren arrazoia.  Tartalariei bost eta 9 arteko kartzela zigorra eskatzen diete. Hau  dela eta tartalareikin elkartasunez  dozenaka atekimendu ari dira jasotzen eta honetaz gain ekimen asko antolatzen ari gara Euslkal Herriian.

Irunen ere tartalariekiko elkartasuna erakutsi nahi dugu. Hori dela eta ekimen hauek antolatu ditugu:

Azaroak 6 arratsaldeko 19.00tan: Tartalariei buruzko hitzaldia eta bideo proiekzioa. Hazian. Ibon Gartziak, prozesatuak emango du hitzaldia.

Azaroak 9 goizeko 11etan: tarta lehiaketa Sarjia eta Urdaniba artean.Saria: saski ekolojiko bat Ondoren tarta dastaketa.

 Azaroak 9 goizeko 12.30 edo 13.00 aldera:  Merenge jaurtiketa leku berean

Azaroak12: kantu Jira Zabalta plazan 18.00tan

AHTren Aurkako tartalariekiko elkartasun manifestua

fotoEntzutegi Nazionalak azaroaren 18an epaituko ditu Yolanda Barcina tartakatzeagatik 5 eta 9 urte arteko kartzela zigorrak eskatzen zaizkien lau auzipetuak

2011 urteko urriaren 27an, Nafarroako lehendakari Yolanda Barcina tartakatu zuten hiru lagunek, Pirinioetako Lan Komunikatea Toulousen ospatzen ari zen osoko bilkuran. Une batez, merenge gozoz estalia egon zen Barcinaren aurpegia. Ekintza haren bidez, AHTren aurkako Mugitu! desobedientzia mugimenduak Yolanda Barcina salatzen zuen, hain zuzen ere Euskal Herrian oposizio zabala jaso duen AHTren inposaketaren erantzule nagusia bera zelako ekitaldi hartan. Toulousen tartalariak aretotik kanporatu zituzten segurtasun zaindariek besterik gabe, eta ez zen protesta ekintzaren ondorioz atxiloketarik eta identifikaziorik egin. Alabaina, Nafarroara bueltan, Foruzaingoak tartalariak atxilotu eta “agintariaren aurkako atentatua” egin izana leporatuta Espainiako Entzutegi Nazionalean inputatu zituen, salbuespenezko auzitegi horrek beretzat hartu duelarik akusatuak epaitzeko ahalmena. Gainera, laugarren pertsona bat akusazio berarekin auzipetua izan da geroztik, Toulouseko protestan eta Iruñean ekintzaren arrazoien berri emateko hurrengo egunean egin zen prentsaurrekoan parte hartzeagatik. Egun, Entzutegi Nazionalak azaroaren 18an jarri du epaiketa egiteko data, 5 eta 9 urte arteko kartzela zigor eskariekin.

Santiagokoa, aurrikusitako zorigaitza

fotoMugitu! Mugimendua.- Urteak daramatzagu AHTren izaera hiltzailea salatzen: mendiak, bailarak, baserriak, basoak, errekak eta animaliak hiltzen ditu. baina ez soilik horiek. Pertsonak ere  dira horren biktimak. Estatuan hogeitamar langile baino gehiago hil dira AHTren lanetan, horietako sei Euskal Herrian. Eta Santiagon, urrats kuanitatibo berri bat eman du ia larogei bidaiari hil eta ehundik gora zauritu dituenean. 

Diruarekin AHT elikatzen duten heinean, herritar gehiengoari zerbitzua ematen dion ohiko trenaren eskaintza murriztu eta okertu egiten da, AHTn bidaiatzea batzutan aukera bakarra bilakatuz. 

Orriak

RSS - Mugitu! Mugimendua-rako harpidetza egin