Euskal Erkidego Autonomoko Gobernu Kontseiluak, urtarrilaren 29an onetsitako Lege-Proiektuaren ondorioz, pentsioen osagarriak, orain arte bezala, mozketekin jarraituko dute.
EAJ-k eta PSEek osatzen duten Eusko Jaurlaritzak onetsi du, beste batzuen artean, DSB/RGIaren prestazioak igotzeko Lege Proiektua, baina zoritxarrez, igoera horrekin mantendu egingo dira orain arteko mozketak eta ez du legeak berak agintzen duena ere, beteko. DSB/RGIa jasotzen duten pentsionistentzat %4,5eko igoera proposatzen dute. Horrekin osatuko lukete gutxiengo pentsioa 765€taraino.hilero. Hori da beraien eskaintza.
Datuak argiak dira: DSB/RGIaren legeak dioena ezarriko balute, 2019rako osagarria, 900€raino igo beharko litzateke 14 ordainketetan (pentsioaz ari gara) edo 1050€ 12 ordainketetan. Urtarrilaren 29an onartu dutena, 765€tarainoko igoera izan da, beraz mozketa horren ondorioz, 315€ galduko ditugu hilero.
Eta zoritxarrez, gu gara, emakume pentsiodunok, pentsio baxuenak jasotzen ditugunak. Emakumeen %56ak, lanbide arteko gutxiengo soldataren (900€) azpitik kobratzen dugu eta 213000tik gora, pobreziaren mugatik beherako pentsioa daukagu.
Azken neurri hauekin, emakumeek jasan behar dugun pobrezia egoera gehitzen joango da eta gero eta gutxiago izango gara bizitza duina lortzeko aukera izango dugunak.
Bere ardurari ihes egiten dion Gobernu hau salatu nahi dugu, izan ere, ez du berea den legea betetzen. Horren ondorioak pertsona behartsu eta ahulenentzat nabariak dira. Exijitzen diogu, legez, 1080€ko gutxiengo pentsioa jasotzeko, osagarria ezar dezala eta gure gizarteak jasaten duen pobrezia gainditzea, lehentasun izatea.
Hau guztia dela eta, emakumeok kalean jarraitu behar dugu. Orain arte lortu duguna mobilizazioei esker izan da baina ez dugu bermerik, 2011 eta 2013ko pentsio erreformak indarrean dauden bitartean. Gure oinarrizko beharrak ez ditugu beteko 1080€ko gutxiengo pentsioa lortzen ez dugun artean.
Estatuko zein Euskal Erkidego eta Nafarroako Gobernuei exijitzen diegu, jadanik,bete dezaten bere erantzukizuna: pentsio sistema publikoa eta pentsio duinak bermatzea.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 983 irakurketak
- Castellano