Martxoaren 8an, GREBA FEMINISTA

Momento de la rueda de prensaM8 Feminista Asanblada.- Martxoaren 8a emakume* langileon eguna da eta greba feminista egingo dugu. Emakumeok,transok eta bollerok lan guztiak utziko ditugu eta kaleak hartuko ditugu, greba bizitzako esparru guztietan kokatuz, soldatapeko zein doako lanetan. Martxoak 8an hetero-patriarkatu-kolonial-kapitalistak alboratzen gaituenok erdigunea hartuko dugu eta gure bizitzak erdigunean jarriko ditugu.

Euskal Herriko mugimendu feministak deituriko grebara atxikituz, Bidasoaldeko feministek egun honetarako gure eskualdeko pentsionistei, ikasleei, zaintza lanetan diharduteneei eta emakume langileei deitzen die kontsumo, enplegu eta zaintza greba egitera.

Jakina da, lana eskubide bat dela; lana esaterakoan lan erreproduktiboetaz eta lan produktiboetaz mintzo gara. Gizarte heteropatriarkal eta kapitalista honetan lan banaketa sexuala egiten da botere-erlazioaren bitartez. Beraz, bizitza aurrera eramateko ezinbestekoa zaien mailaketa honen ondorioz eta emakumeon esplotazioari esker, lan horiek dohainik ateratzen zaizkio sistemari, zer esanik ez arrazakeriarekin gurutzatzerakoan.

Nazkatuta gaude lan feminizatuek eskubide,soldata eta errekonozimendu baxuagoak izatearekin eta baita behin lanetik erretiratzean emakumeon pentsioak prekarioak izatearekin. Sistemaren erruz erretiratuta dauden emakume asko pobrezia egoerara eta mendekotasun ekonomikora kondenaturik daude.

Bizitza sostengatzeko ardura kolektiboa eskatzen dugu, baita zaintzaren berrantolaketa soziala. Pertsonen zaintza ez dadila beti zapalduon eskubideen gibelean geratu. Emakumeen eskubide sozial eta zibilak eskuratzeko borrokatuko dugu baita lanaren esplotazioa, kapazitismoa, arrazakeria eta sexu-generoaren arteko bereizketak gainditzeko borrokatu ere.

Iaz bezala, greba egiteko eta grebaren parte izateko hainbat modu egongo dira emakumeontzat:

  1. Lantoki eta ikasgeletan greba egitea. Horretarako Euskal Herriko hainbat sindikatuk grebarekin bat eginda, greba deialdia erregistratu dute.
  2. Herri eta hirietako mobilizazioetara joatea.
  3. Zaintza lanari uztea eta hori irudikatzeko amantalak balkoietan eskegitzea.
  4. Gure eskualde edo arloan greba antolatzea eta zabaltzea.
  5. Ez kontsumitzera deitzen dugu, normaltasunarekin apurtu nahi dugulako eta dena itxita egotea dugulako helburu.

Momento de la rueda de prensaEz dugu Mugimendu Feministaren borroka inork xurgatzerik onartuko, ez eta honen erabilpen partidista edo koorporatibista interesaturik ere.

Bidasoaldeko mugimendu feministak dei egiten du Martxoaren 8an 12etan San Juan plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzera, kaleak hartzera. Baita egunean zehar kalean egingo diren ekintzetan parte hartzera ere.

Eguerdian plazak hartuko ditugu eta bazkari kolektiboa egingo dugu, kontsumoari planto eginez. Horretarako ekar ezazu zure tupperra.

Arratsaldeari begira, arratsaldeko 7tan Eskualdeko manifestaziora dei egiten zaituztegu,Hondarribiako San Juan de Diosetik. Zabaltza plazatik abiatuko da martxa bat 5:30tan eta Mendelun Hondarribiako emakumeekin bat egingo dugu, ondoren manifestazioa Hondarribiako kaleetan barrena ibiliko da San Pedron bukatuz. Kontuan hartu dugu, pasaden urtean Bidasoaldeko emakumeak* Donostiara joan zirela manifestatzera eta horren aurrean erakutsi nahi dugu gure eskualdean bagarela karrikak betetzeko haina emakume.

Gizona bazara eta greba babestu nahi baduzu, jarri lehentasuna zaintzan eta lanen arduran. Etxeko eta zaintza lanez arduratzeaz eskatzen dizuegu. Halakorik ez baduzu eta mobilizazioetan parte hartu nahi baldin baduzu, gogoratu egun honen protagonismoa eta bisibilizazioa emakumeona* besterik ez dela.

Bete ditzagun kaleak!

Emakume animatu zaitez egunean zehar egingo diren ekintzetan parte hartzera!

Iraultza feminista antikapitalista, heteroarauren kontrakoa, antiarrazista eta irisgarria izango da edo ez da izango!

Mugitzen ez denak ez ditu kateak sentitzen. GORA BORROKA FEMINISTA!!!

Etiquetas: