Behin eta berriz gaitzesten dugu emakumeak jipoitzen dituen terrorismo matxista. M8 Asanblada Feminista Bidasoak irmo gaitzetsi nahi du Baionan gertatutako bortxaketa.
Bidasoko M8 Asanblada Feministak erabateko gaitzespena adierazten du Aizarnazabalgo 32 urteko Aintzane Pujanaren hilketa dela eta. Ez ditugu hemen errepikatuko gertaeraren inguruabarrak Aintzaneren familiarekiko errespetuagatik, baina Aintzaneren bizitzarekin amaitu duen ekintza doilor eta nazkagarriarekiko gure errefusik sakonena adierazi nahi dugu.
Espero dugu legearen zama guztia gainera erortzea eta egindakoagatik ordaintzea.
M8 Bidasoko Asanblada Feminista.- Bidasoko Asanblada Feministak gure gaitzespenik sendoera adierazi nahi du Muskizen adingabe bati egindako sexu-erasoaren aurrean. Gure babesa helarazi nahi diogu adingabeari, eta mezu handi eta indartsu bat bidali erasotzaileari: Gutako bat ukituz gero, denok ukitzen gaituzte!