8M Bidasoako Asanblada Feministak Irungo adingabeko bati egindako azken eraso sexuala gaitzesten du

m8m asanblada feminista logoGaur kontzentratzea ezinezkoa denez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren gomendioak direla eta, honako hau adierazi nahi dugu...

M8 Asanblada Feministatik gogor gaitzesten dugu gure herrian gertatutako sexu-erasoa, eta adierazi nahi dugu bizirik atera den emakumearen alde egongo gara beti, eta argi utzi nahi dugu bere jardueraren ondoriozko diskriminazio oro erabat gaitzesten dugula.

Era berean, azken egunotan Euskal Herrian gertatutako beste eraso batzuk ere salatu beharrean gaude.

Espero dugu agintariek azkar jokatzea eta erakundeek behar diren baliabide guztiak jartzea bizirik atera direnen eskura, gertatutakoa gainditu ahal izan dezaten.

Hemendik, Bidasoko Asanblada Feministak gure babes eta maitasun guztia bidaltzen dizue, eta ozen eta gogor oihukatzen jarraituko dugu zuengatik, gugatik eta denongatik … soilik bai dela bai!!!

Etiquetas: