Zaldunborda inguruko Hondarribiko udalari oposizioaren eskaera

Author: JoxemaiHondarribiko merkatariei, bereziki, eta, oro har, Hondarribiko hiritarrei jakinarazi nahi diegu EAJren Zaldunborda Eremu Handiko Merkatalgunearen egitasmoa; 100 saltoki, ostalaritzakoak, 2000 aparkaleku eta AVIA enpresako gasolindegia.

Nolanahi ere, Alkate Jaunaren merkataritza-egitasmo erraldoiak baditu bere aurrekari eta alderdi ilunak: irregulartasunak, kudeaketa iluna, gardentasun eza diru publikoen erabilera kaltegarria. Merkataritza gune erraldoiaren proiektuak ez du betetzen Europa Batasuneko merkatalguneen gaineko araudia. Europako araudiak zehazten du merkatalguneen tamaina, gomendatzen du merkataritza hiriguneetan kokatzea eta ingurumena ahalik eta gutxien hondatzea.

Europako arau horiek bilduak izan dira Legebiltzarrak onartu berri duen legean (2019/06/27). Aldiz, legea onartzearen bezperan, maltzur eta bizkor, Hondarribiko Alkate jaunak, gaztelania hutsean, lege berriari iskina egiteko dekretua argitaratu zuen, euren merkataritza proiektua gauzatu ahal izateko.

Irmoki salatu behar ditugu Gobernu taldearen eta Alkatearen azpijokoak Merkataritza Gune Erraldoia inposatzeko. Horiek horrela ondorengoak jakinarazi nahi ditugu:

  • Zaldunbordako Merkataritza Gunea Hondarribia hiriko merkataritza ehunaren aurkakoa da.
  • Proiektuak larriki kaltetzen du Jaizkibel magaleko ingurunea; hegaztien ohiko igarobidea, alegia.
  • Eraiki beharreko sarbideak eta irteerak zoru eremu handien artifizializazioa. eragingo du.
  • Zaldunbordako proiektuak automobilen erabilera areagotuko du. Justu aldaketa klimatikoari aurre egiteko gomendatzen denaren aurka.
  • Proiektuak hiriko merkataritza ehuna kaltetzen du. Gainera, EAJ jukutriaz ari da gaia kudeatzen.

Horiek horrela, eskatzen diogu Alkate jaunari eta EAJri argitaratutako dekretua bertan behera utz dezala eta oposizio taldeekin adostu dezatela Zaldunbordaren etorkizuna.

ABOTSANITZ, PSE-EE, EH-BILDU

Etiquetas: