Euskara
Abotsanitz, PSE-EE eta EH Bilduk, Hondarribiko Udaleko oposizioko taldeok erantzun nahi diogu Gobernu taldearen komunikatuari; izan ere, ausarkeriaz eta fede txarrez jokatu dugula leporatzen baitzaigu Zaldunbordan makro Outlet proiektuaren inguruan hasitako jarduketa batzuk salatzeagatik.
Hondarribiko merkatariei, bereziki, eta, oro har, Hondarribiko hiritarrei jakinarazi nahi diegu EAJren Zaldunborda Eremu Handiko Merkatalgunearen egitasmoa; 100 saltoki, ostalaritzakoak, 2000 aparkaleku eta AVIA enpresako gasolindegia.