EH Bildu.- Euskararen normalizazioaren bidean eta kalitate demokratikoari begira oso tamalgarritzat jotzen dugu, aurtengo udal hauteskundeei begira euskarazko debate irekirik ez izatea. Tamalgarriagoa, kontutan hartzen badugu eskualdeko Antxeta komunikabideak egitasmoa proposatu eta hau bidean gelditu dela. Eta zergatik? Ba Jose Antonio Santanok bere parte hartzea konfirmatu ere ez duelako egin. Ulertzekoa den bezala, hautagai nagusietako bat denaren hutsunearen arriskuaren aurrean, Antxetak debatea bertan behera uztea erabaki du.
Honen aurrean, EH Bildu-tik Jose Antonio Santanoren eta noski irungo PSE-EE-ren jarrera salatu nahi dugu. Arbuiatu, bi puntu nagusi medio:
- Euskaldunon eskubideak: Udal hauteskundeak gure hirian izango ditugun zita oso garrantzitsu bat dira. Euskara hiri honen ondare ezinbesteko da eta hemen bizi garenon eskubidea honen erabilera eremu guztietan. Honela ulergaitza da alderdi guztiek, hiritarren aurrean beren proposamenak era ireki batean azaltzeko dagoen aukera egokiena, debate irekia, euskaraz ez egitea. Honek, euskaldunon eskubideak urratzen ditu joko demokratikoan parte hartzeko prozesuan
- Kalitate demokratikoa: Baina uste dugu badela gehiago, Jose Antonio Santanoren “modus-operandi”-arekin zer ikusia duena. Oraindik ere gure alkate denak eztabaida maite du bai, baina soilik berak maneiatzen dituen inguruetan ematen direnak. Berak entzun nahi dituen galderei erantzuten da iaioa, baina bere kudeaketa eskasak eragin dituen galdera des-erosoei ihes egiten die sistematikoki. Hau ere bada gure ustez, eztabaida ireki honetan parte ez hartzearen arrazoia. Eta hau ere larria da bozkatzaileak bere iritzia osatzeko prozesuan sekulako gabeziak ekartzen baititu. Soilik gai batzuez eta era oso neurtuan hitz egiteko prest dago alkatea. Eta honek, azpimarratzen dugu, izugarri kaltetzen du hauteskunde prozesuaren kalitate demokratikoa
Oraindik ere eperik balego, Jose Antonio Santano-ri eta Irungo PSE-EE-ri eduki duten jarrera hausnartu eta aldatzeko eskatzen diegu Irungo EH Bildu-tik. Eta ez balego, hurrengoetarako (eta ez soilik hauteskunde garaian), hiritarroi modu irekian eta euskaraz gure hiriaren inguruan debatitu ahal izateko aukera eman diezaguten eskatzen dugu.
Azkenik, elkartasun besarkada bat bidali nahi diegu Antxeta irratiko langileei. Jakin badakigu debate hau prestatzeak lan ordu asko ekarri dizkiela, baliabide tekniko eta material ugari ere inbertitu duituztela, itzulpen zerbitzua barne.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 819 irakurketak
- Castellano