Izagirre: “Injustiziak jasan edo ikusten dituzten horiek guztiek gauzak aldatzen hasteko aukera bat dute maiatzaren 26an botoa emanda”

Mitín de EH Bildu en Irun dentro d ela campaña a las municipalesIrungo EH Bildu.- Irungo ekitaldian parte hartu du gaur Juan Karlos Izagirrek, eta kalean pil-pilean dauden borrokak instituzioetara eramateaz hitz egin du. “Kalean borrokan jarraituko dugu, gure berezko gunea da, baina instituzioak ere eskuratu behar ditugu, ez horietan betikotzeko, erakunde publikoak kaleko aldarrikapenen mesedetan jartzeko baizik. Horretarako, botoa eman behar da. Eta irabazi. Eta gobernuak osatu. Konbentzitzeko ordua da, botoa eskatzekoa”, gehitu du.

Gizarte justuagoa eraiki nahi duten herritarrei egin die deia Izagirrek. “Konbentzituta nago gure proiektuak mundu hobearekin amesten duten guztiak kontuan hartzen dituela, herritar borrokalari guztiak. Lan baldintza duinen alde mobilizatzen direnak, erretiroa hartuta eta ilabete amaierara heldu ezinda daudenak, beldurrez ez bizitzea edo aukera gutxiago ez izatea amesten duten emakumeak, soldata miserableengatik pertsonak zaintzen 24 orduz lan egiten dutenak, desgaituak edo adinekoak zaindu behar lituzkeen osasun publikoko arreta eskasagatik etsita daudenak, eta zentzurik gabeko proiektu erraldoiak diruz laguntzen diren bitartean, dirulaguntzetan murrizketak jasan dituztenak. Egunero oparotasunean bizi den jende harroputza ikusteak haserretzen dituenak, etxea berotzearen eta seme-alabei jaten ematearen artean aukeratu behar dutenak, beren jatorriagatik edo sexu hautuagatik baztertuta sentitzen direnak, eta injustizia horiek eta beste hainbat jasan edo ikusten dituzten guztiak. Horiek guztiek gauzak aldatzen hasteko aukera bat dute maiatzaren 26an botoa emanda”, adierazi du.

Haiekin hitz egin behar da, gure proiektua azaldu behar diegu. Proiektu zehatza: denon artean, inor bazterrean utzi gabe, gizarte justuagoa eraikitzea. Hori da EH Bildu”, azaldu du. Nerea Kortajarena legebiltzarkideak esan du “deskalifikazioen, irainen edota batzuek saldu nahi dituzten irakurketa katastrofikoen aurrean, beldurraren diskurtsoaren aurrean, EH Bilduk argi du: guk lasaitasunez erantzungo diegu, badakigulako egiazko alternatiba daukagula, egingarria, herritarrek nahi dutena, koherentea, fidagarria eta eraginkorra. Gauzak ongi egiten jakiteak ematen digun lasaitasuna, gauzak oso ongi egiten ditugu; eta pertsonarik onenak gure artean izateak ematen digu lasaitasuna, prestatutako gizon eta emakumeak, ilusioa dutenak, eta gure herriarekiko konpromisoa dutenak”.

Jokin Melida Irungo alkategaiak adierazi du Irun “anitza” dela eta “Irun bizitzeko 62.000 modu” daudela. “Bertako auzoek ez dute zerikusirik bata bestearekin. Bakoitzak du bere izaera, bere jendea, jatorria, eta guztiek osatzen dute Irun poliedriko bat. Baina, zoritxarrez, auzo eta biztanle guztiek ez dituzte aukera berdinak. Gaur egunean lehen eta bigarren mailako irundarrak ditugu. Pentsatu behar dugu, irundar modura, eskubideak ditugula, hiri eskubideak, kultura eskubideak,eskubide sozialak, udal bulegoak hurbil izateko eskubidea... Zergatik Ventas-ko edo San Miguel auzoko bizilagunek ez duten osasun zentro bat etxetik gertu, edo kiroldegi bat...”.

Mitín de EH Bildu en Irun dentro d ela campaña a las municipales Mitín de EH Bildu en Irun dentro d ela campaña a las municipales Mitín de EH Bildu en Irun dentro d ela campaña a las municipales

Etiquetas: