Hondarribiko Alkateak iruzur egin die udal taldeei, eta iruzur herriari

Zinegotziak - AbotsanitzAbotsanitz Udal Taldearen erantzuna Txomin Sagarzazu alkateak (plenoaren ondorengo) prentsaurrekoan esandakoei.

Hondarribiko mega-outletarekin aurrera egingo duela eta Higertokiri alfonbra gorria jarriko diola esan du gaur goizean Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkateak. Udal arkitektoak Higertokiren plan partziala baliorik gabe utzi duela eta, ondorioz, ekainaren 26ko alkate-dekretua indargabetu dela jakin dugu aste honetan. Horrek ondorio garbi bat du: Higertokik merkataritza lege berria errespetatu beharko du, ezingo du lege zaharrak baimentzen zuena egin. Alkateak ezetz esan du, Higertokik nahi duena egin dezakeela Zaldunborda Gainean.

Gaurko prentsaurrekoan esan du hori. Ez zuen esan atzo goizeko bozeramaileen batzordean, espresuki hori galdetu zitzaion arren, ezta arratsaldean Zaldunbordari buruzko osoko bilkura berezian ere. Ez zen ausartu. Iruzur egin zuen, iruzur udal taldeei, eta iruzur herriari. Ez dago hondarribiarren zerbitzurako, gertuko dituen korporazio handien zerbitzurako baizik. Horregatik, ezin du segundo bakar batez alkate bezala jarraitu.

Sagarzazuk erakutsi du berdin zaiola inguruko udalek, aldundiak, Eusko Legebiltzarrak edota Europako Batasunak esaten dutena. Baina merkataritza txikia deuseztatu, Jaizkibel txikitu eta herria erailko duen proiektu basati hau aurrera eramateko, gure gainetik pasatu beharko da. Eta hori ez zaio hain erraza izango. Beste behin esango dugu, Abotsanitzek ez du onartuko interes pribatuek Hondarribiko Udala bahitzea.

Etiquetas: